Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Still standing you, La Fundicionen

Dokumentuaren akzioak

Still standing you, La Fundicionen

2011/04/05 11:03

“Bi urte iragan dira gure lehenengo lankidetzatik. Orain beste puntu batean gaude, beste leku batean, gure bizitzetako beste fase batean, historia berriak bizi izan ditugu (elkarrekin eta bakoitzak bere aldetik), asmo eta baliabide berriak ditugu, gauza batzuk eskuratu ditugu eta beste batzuk galdu, baina gure historia kontatzeko gogo sendoa kontserbatzen dugu oraindik: orain zer egiten dugun eta non gauden kontatzekoa.”

2007ko “Still Difficult Duet”aren, hau da, Pieter Ampe belgikarraren eta Gilherme Garrido portugaldarraren lehenengo enkontruaren ostean, “Still standing you”an bi dantzariek dantzaren labirinto posibleen kutxa ireki zuten eta, era bihurri batean, adiskidetasunari buruzko euren ikusketa kaleidoskopiokoaren begirada guztiz partikularra eskaini digute. Dantza-hizkuntza erabat eurenarekin, dantza garaikideko beste edozeinengandik erabat ezberdinarekin, inolako lotsarik gabe, batak bestearentzat duen esanahi guztia azaltzen dute.
Zein harremanek batzen ditu? Lagunak, bikotea, maitaleak, lehiakideak, etsaiak al dira? Erabiltzen duten tresna bakarra euren gorputza da, euren muskulu-erakusketaren ironia, euren adiskidetasun tolesgabearen indarra, euren mugak trebetasun bihurtzeko gaitasuna, amorrua eta maitasuna besarkada handi, indartsu eta inguratzaile batean biltzen dira.

“Lehenengo lankidetzatik bi urtera, Pieter Ampek eta Gilherme Garridok dantzaren eszenak agintzen duenaz ez arduratzea erabaki zuten eta jarrera erabat erradikala hartu zuten. Borrokan egiten zuten euren gorputzekin, mutil gaizto biren antzera hasten ziren benetako arriskura heltzeraino, elkarri min eginik, eta gero beste eskultorikoetara pasatu ziren, gorputz edertasun handikora. Gizonezkoak sekula ez ziren agertu hain eder.


Koreografia & dantza: Pieter Ampe & Guilherme Garrido
Dramaturgia: Rita Natálio
Produzitu du: CAMPO
Koprodukzioa egin du: STUK, Leuven (B) & Buda, Kortrijk (B)
Kanpoko begia: Louise Van Den Eede
Sorkuntzaren egoitza: Espaço Alkantara

 

Pieter Ampe & Guilherme Garrido - Still standing you

Apirilak 9 – 10, 20:00etan, La Fundicion aretoan.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.