Dokumentuaren akzioak
Sri Lankako talde bat gurekin
Eraiki Dantza Taldeak aurten bere bederatzigarren edizioa beteko duen Gazteentzako Nazioarteko Foklore Jaialdi bat antolatzen du. Jaialdi hau 10-16 urte bitarteko umeentzat dago pentsatuta.
Lau talde gonbidatzen ditugu urtero eta ostatu eta jaten emateaz aparte gure herria ezagutzeko aukera ematen dien ekintza eta bisita ugari ere antolatzen ditugu. Jaialdi orotan beharrezkoak diren emanaldien artean noski.
Jaialdiaren egoitza den Irun herrira iristeko garraio gastuak talde bakoitzaren eskuetan geratzen dira.
Aurten pasa den abenduan gertatuako Tsunamiaren zorigaitzaren ondoren gure lagun zaharra den Sri Lankako Taldea gonbidatea pentsatu dugu gure Jaialdian parte har dezan.
Arazoa hauxe da, pasatzen ari diren egoera txarra dela eta talde honen gonbidapenak ere beren Irunera iristeko garraio gastuak hartzen ditu bere gain.
Suposatuko duzuenez azken honek gure aurtengo Jaialdiko gastuak izugarri igoarazi ditu eta horregatik zenbait ekintza prestatu ditugu haurrak guregana ekartzeko beharrezko den dirua atera ahal izateko.
Aspalditik gure jaialdia Ezpeletako Gauargi Jaialdiko antolaitzaileekin batera egiten dugu, berau gurea baino astebete lehenago izaten baita. Horregatik haurrak ekartzeko gastuekin erdibana egingo dugu.
Horregatik pentsatu dugu Euskal Herriko dantza talde guztiei laguntza eskatzea denon artean proiektu hau egia bihurtu dezagun, oso premiazkoa dugu dirua jasotzea, uztaila gainera baitatorkigu eta hegazkineako bileteak erosi behar ditugu.
Aurten Sri Lanka-ko taldeaz aparte Mejiko, Armenia eta Senegaleko taldeak ere izango ditugu gure Jaialdian. Jaialdia uztailaren 20-28a bitartean ospatuko dugu.
Zuen laguntza diru bihurtzeko datu guztiak bidaliko dizkizuegu eta izan dezakezuen edozein zalantza argitzeko prest gaudela ere jakin ezazue. Aldez aurretik eskerrik asko eta jaso agur bero bat.
- Oscar lucas Gainza
- Eraiki Dantza Taldea
- Presidentea
Dokumentuaren akzioak