Dokumentuaren akzioak
Sorkuntza, ikerketa eta material pedagogikoa sustatuko dira Sortutakoak Tradizionala 9n
Sortutakoak Tradizionala berrikuntzekin dator bere bederatzigarren edizioan. Azken boladan, euskal dantzako irakasle askok behin eta berriz adierazitako gabezia eta eskaera da dagoen irakasteko material murritza. Besteak beste, iaz Dantzan Ikasin transmisioaren inguruan egindako topaketen ondorioetako bat izan zen dantza irakasteko baliabideen premia. Horregatik deialdi honetan bide berri bat jarri dugu martxan Gipuzkoako Dantzagunean.
Proiektuak bi ildoren arabera aurkeztu ahal izango dira: sorkuntza- edota ikerketa-proiektuak, eta material didaktikoa sortzekoak. Bakoitzean proiektu bat hautatuko da, eta bakoitzak 2.000€ jasoko ditu 2022 urtean lantzeko. Horrekin batera, Gipuzkoako Dantzagunean lantaldearen aholkularitza izango dute, eta lan-egonaldi bat egin nahi izanez gero, Errenteriako Niessen eraikinean dituen instalazioak eta baliabideak erabili ahal izango dituzte. Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuko dira proiektuen aurkezpenak behin hautatukoan, deialdiak dituen ezaugarriengatik, oso anitzak izan baitaitezke lanok.
- Sortutakoak Tradizionala 9 deialdia
- Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: martxoaren 28a
Orain arteko edizioetan euskal dantzako ikerketa, berreskuratze, birsortze edota sorkuntza proiektuak hautatu dira. Esan bezala, material pedagogikoaren ildoa ireki dugu oraingoan, eta askotarikoak izan daitezke planteamentuak eta edukiak: musika, bideoak, idatzizko lanak, etab. Proiektuak aurkezteko epea amaitutakoan, euskal dantza tradizionaleko epaimahai aditu batek hautatako ditu bi proiektuak.
SORTUTAKOAK TRADIZIONALA: aurreko edizioetan hautatuak
- 2013: San Joanetako neskatxen esku-dantza (Aurtzaka, Beasain)
- 2014: Axeri-dantzaren inguruan (Axeri-dantza elkartea, Andoain)
- 2015: San Martin ezpata-dantza (Maritzuli, Biarritz)
- 2016: San Juan bezperako soka-dantza (Duguna, Iruñea)
- 2017: San Lorentzoko ingurutxoa (Iruña taldea, Iruñea)
- 2018: Otxandioko emakumeen aurreskua (Mendi Alde, Santurtzi)
- 2019: Sanferminetako trokeo-dantzak (Duguna, Iruñea)
- 2020: Euskal herriko plazetarako dantza berriak (Patxi Montero) / Iruinkokoa (zenbaiten artean)
Informazioa: Sortutakoak Tradizionala 9 (Gipuzkoako Dantzagunea)
Dokumentuaren akzioak