Dokumentuaren akzioak
Sorkuntza eta tradizioa aztergai Ortzadarren jardunaldietan
25. urtez antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak Folklore jardunaldiak. Aurtengoan sorkuntzaren eta tradizioaren arteko harremana izanen dute aztergai, ostegun eta ostiral honetarako (azaroak 19 eta 20) antolatutako hitzaldietan.
Ortzadar. XXV Folklore Jardunaldiak
Iruñea / 2009ko azaroaren 19-20a
Sorkuntza vs tradizioa
Azaroak 19, osteguna, 19:30etan
Descalzos 72. aretoa
-
Oier Araolaza. Antropologo eta dantzaria: Sorkuntza dantza tradizionalean: anakronikoak, jubilatuak, modistak eta bestelako joko errekreatiboak.
-
Pedro Romeo. Dantzaria: Cuatro experiencias personales en la formación de coreografías.
-
Jean Claude Iruretagoiena. Dantzaria eta koreografoa: Experiencia de creación durante 20 años desde la dantza tradicional vasca.
Azaroak 20, ostirala, 19:30etan
Descalzos 72. aretoa
-
Jon Maya. Dantzaria eta Kukai Dantza Konpainiako zuzendaria: Kukai, zortzi urteko jauzia.
-
Antton Luku. Lizeoko irakaslea eta idazlea: Gure dantzan sinesten dugu?
Hitzaldiekin batera dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu du Ortzadar-ek, Peio Otano dantza irakasle, koreografo eta musikariaren eskutik. Aurreko larunbatean (azaroak 14) izan zuten lehen saioa eta heldu den larunbatean (azaroak 21) eginen dute bigarren eta azkena.
Dokumentuaren akzioak