Euskal dantzari buruzko galdera-erantzun jokoa Soka erakusketaren aplikazioan

2016/07/22
Euskal dantzari buruzko galdera-erantzun jokoa Soka erakusketaren aplikazioan

Bilbon da Soka erakusketa egunotan, eta Euskararen Etxean ikusi daiteke abuztuaren 31ra arte. Erakusketarekin lotutako SOKA, euskal dantza aplikazioa aurkeztu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak. Euskal Herriko dantza ekitaldien egutegia eta euskal dantzei buruzko galdera-erantzun jokoa eskaintzen ditu aplikazioak.

Erakusketaren edukiei buruzko galderak

Bi atal nagusi ditu aplikazioak, batetik Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia eskaintzen du eta beste aldetik, euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa. EKEk ekoiztutako euskal dantzari buruzko Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketan eta dantzan.eus atarian oinarrituta dago aplikazioaren edukia eta horren inguruko galderak erantzunez jolastu eta smartphonen eta tableten bidez euskal dantzari buruzko ezagutzan sakontzen lagundu nahi du aplikazioak. 

Aplikazioa, Android eta iOS sistema eragiletako smartphone zein tabletetarako dago eskuragarri eta dohainik deskargatu daiteke Google Play eta Apple Store dendetan. Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai dago Bilbon, Euskararen Etxean abuztuaren 31ra arte.