Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Soka erakusketa Baionan, Beasainen eta Eibarren izango da abendura bitartean

Dokumentuaren akzioak

Soka erakusketa Baionan, Beasainen eta Eibarren izango da abendura bitartean

2019/09/06 09:25
Soka erakusketa Baionan, Beasainen eta Eibarren izango da abendura bitartean

Argazkia: Soka Erakusketa

Irailaren 22ra arte, "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Baionan dugu ikusgai. Hiru urteko ibilbidea darama Euskal kultur erakundeak ekoizturiko erakusketak. Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin sortu zen proiektua euskal dantza publiko zabalari hobeki ezagutarazteko helburuarekin. Ia hogei geltokiren ondoren, urte hasieran Gasteizen izan zen erakusketa eta etenaldi txiki baten ondoren berriro ireki ditu ateak. Egun Baionan egin du parada, urrian Beasainera iritsiko da eta azaroan Eibarrera, Dantzan.eus-eko egoitza berrira, hain zuzen ere. 

150 metro karratu inguruko erakusketa multimediak euskal dantzaren inguruko bideoak, lekukotasunak, argazkiak eta testuak biltzen ditu. Honako lau eremu nagusitan banatzen dira edukiak: Dantzaren bizipen intimoak, Euskal dantzaren historia, Euskal dantzaren kokapena gizartean eta Sorkuntzarako bideak. 400 bat ilustraziorekin egingo du topo ikusleak; artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak. Edukiak, 14 ukipen-pantailen, formatu handiko 7 HD telebisten, 6 koadro numerikoen, 15 ordenagailuen eta 9 irakurgailuren bitartez erakusten dira. Informazioa euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez jaso daiteke. 

Soka Erakusketa Baionan

  • Noiz: Abuztuaren 30etik irailaren 22ra arte
  • Non: Pirinio Atlantikoetako artxiboak, 39 avenue Duvergier de Hauranne 64100 Baiona
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 8:45-12:30 / 13:30-17:15 (irailaren 21 eta 22an: 10:00-18:00) 

 

Informazioa: SOKA, euskal dantzaren urratsetan