Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan ospatzeko
Eredu tradizionalean oinarrituta, baina musika eta koreografia berriekin estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan-etako soka-dantza. Noé Fernandez-ek kontatu digunez Tapa-tapa taldean sortu zen ideia, izan ere talde horretan Euskal Herriko eta nazioarteko herri dantzen inguruan ikerketak, mintegiak eskolak eta bestelako jarduerak antolatzen dituzte. Natalia Bohé Aizpeoleak bultzatu du ideia eta Txotx! eta Gerorako Dantza Tailerreko ikasleak arituko dira dantzan. Musikaz berriz Baietz! musika taldea arduratuko da.
Cordobako Gerora Euskal Etxeak San Joan festaren inguruko zenbait ekitaldi antolatu ditu, sua, babarrun jana Sutondoa sukaldaritza taldearekin, eta dantza emanaldia, San Joan soka-dantzaren estreinaldiarekin. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:30ean, Cordobako San Vicenteko CPC-ren lautadan izango da "Ekaina, Eguzkiarekin dantzan" festa.
Dokumentuaren akzioak