Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Soinu zaharretatik dantzara: Iztuetak 1824. urtean berreskuratutako 24 soinu zahar dantzatuak

Dokumentuaren akzioak

Soinu zaharretatik dantzara: Iztuetak 1824. urtean berreskuratutako 24 soinu zahar dantzatuak

2016/09/06 04:15

Soinu zaharrak izeneko antzinako dantzak euskal kultura tradizionalaren altxorra izanik, XVIII mendearen amaieran galtzekotan ziren. Iztuetak 1824 eta 1827 urteen artean argitara emandako deskribapen artistiko eta musikalari esker, xehetasunez iritsi bazaizkigu ere, ezezagunak dira, gaur egun, publiko zabalarentzat, baita dantzari askorentzat ere. 

Hori dela eta, "Soinu zaharretatik dantzara: Iztuetak 1824. urtean berreskuratutako 24 soinu zahar dantzatuak" izeneko dantza erakustaldia antolatu dugu, hurrengo irailaren 10ean, arratsaldeko 7.00etan, Donostiako Konstituzio plazan.

Jose Luis Vallejoren gidaritzapean eta Donostiako Udaleko txistulari taldearen laguntzarekin, 50 dantzariek, lehenengo aldiz, 24 soinu zahar guztiak batera oholtzaren gainean ikusteko aukera eskainiko digute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.