Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sestaoko VIII. Euskal Jaia

Dokumentuaren akzioak

Sestaoko VIII. Euskal Jaia

Sestaoko VIII. Euskal Jaia


Irailak 23, larunbata

  • Euskal ezkontzaren antzezpena
Herriko zenbait puntutan ezkontza tradicional baten erritualaren antzezpena egingo dugu, mundu guztiari irekia eta herriko dantza taldeen laguntzaz. Ibilbideak Sestaoko hainbat kale eta auzo hartuko ditu goizeko 11.30etatik aurrera.

  • Eztei bazkaria
15.00etan Udal Frontoian

  • Erromeria: Patxi Perez eta konpainia
Patxi Perez dantza-maisuak zuzenduta, dantzan jakin barik ere guztiok parte hartzeko moduko ekitaldia. 19:00 Kasko Plaza

Irailak 29, ostirala

  • Pas de Basque, Argia dantza taldearen dantza ikuskizuna
Pas de Basque Argiaren zuzendaria den Juan Antonio Urbeltzek sortutako azken ikuskizuna da. Urbeltz euskal folklorearen izen garrantzitsuenetako bat da, urte luzeetako eskarmentua du koreografo eta dantzari lanetan eta dantza tradizionalari buruzko liburu ugariren egilea da. Bere ikuskizunak mugarri dira euskal dantzaren esparruan. Ikusmin handia sortzen dute beren kalitate ukaezinagatik, tradizioaren iturriekiko atxikimendugatik eta beren ausardiagatik. Hasieran sortzen duten harriduraren ostean, lan hauek imitatuak izan ohi dira euskal errepertorio koreografikoaren funtsezko ekarpen bihurtuz .
22.00etan Udal Frontoian

Irailak 30, larunbata

  • Sukalki lehiaketa
10.00etatik aurrera Kasko Plaza
  • Herri bazkariak
Trikitilariek eta Ezpeletako Txanbezpel kantu eta musika taldeak girotuta
  • Erromeria
Kepa eta Roberto
Gatikako trikitilariek eta Sestaoko Musikariek girotua /
19.30etan Kasko Plazan
  • Kantu-Kalejira Ezpeletako Txanbezpelekin
20.30etatik aurrera Zona de la Pela eta Kaskon


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.