Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanjoanak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Sanjoanak dantzan

2019/06/21 09:35
Sanjoanak dantzan

San Joan suaren inguruan soka-dantzan, Abaltzisketa, 2017-06-23. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC-BY-SA

Gaur arratsaldeko 18:00ak jotzear direnean hasiko da uda, gaurkoa dugu urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Euskal Herriko txoko askotan udarari ongi etorria dantzan egingo zaio. Sanjoanak ospatuko dira asteburuan eta festaren bueltan hainbat ohitura, erritu eta dantza izango dira gure herrietan. Sanjoanetako dantza nagusiak jaso ditugu sarrera honetan. Udako lehenengo jai horien ondotik etorriko dira etenik gabe gainerakoak. Edozein garaitan dantzatzen dugu, baina estreinatzera goazen urtaroa bereziki dantzaria dela esan genezake. Has dezagun uda, sanjoanetan dantzan, ez dugu aitzakiarik.

Ekainak 21

20:00 Tutera: San Joan Batailatzailearen Paloteadoa

Ekainak 23, San Joan bezpera

10:00 Hernani: Gazteen azeri-dantza

13:00 Guardia: Guardiako dantzak

18:00 Agurain: Lezeako zortzikoa

19:00 Donostia: gizon-dantza

19:30 Iruñea: soka-dantza

20:00 Antzuola: soka-dantza

20:15 Andoain: soka-dantza

20:30 Urdiain: San Joanen kantaita

20:30 Arizkun: mutil-dantzak

20:30 Arbizu: zortzikoa

21:00 Arrasate: Errementari dantza

21:30 Abaltzisketa: soka-dantza

21:30 Lasarte-Oria: San Joan zortzikoa

22:00 Beasain: San Joan esku-dantza

22:00 Errenteria: soka-dantza

22:00 Sestao: soka-dantza

22:00 Pasai Donibane: Aurreskua

22:20 Aretxabaleta: San Joan zortzikoa

22:30 Pasai Antxo: aurreskua

22:30 Astigarraga: San Joan zortzikoa

 

Ekainak 24, San Joan eguna

10:00 Tolosa: Bordon-dantza

11:30 Guardia: Guardiako dantzak

11:30 Urretxu: aurreskua

12:00 Andoain: Axeri-dantza

12:00 Uharte-Arakil: San Joan zortzikoa

12:00 Arizkun: mutil-dantzak

18:30 Usurbil: San Joan soka-dantza

20:00 Altsasu: San Joan zortzikoa

23:30 EIbar: Soka-dantza

 

Ekainak 25

09:00 Hernani: Azeri-dantza

 

Ekainak 26

09:00 Hernani: Azeri-dantza

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.