Dokumentuaren akzioak
San Juan jaiak
ABALTZISKETA: Aurresku herrikoia San Juan bezperan
ANOETA: San Juan zortzikoa suaren inguruan, udalbatzaren eskutik, San Juan bezperan
TOLOSA: San juan bezperan: Xukan (Iturrian zer dago?), 19:00tan eta Suaren ondoren Udaberri Dantzari Taldeak Gipuzkoako dantzak eta Altsasuko San Juan kantaita.
San Juan egunean: Zortzikoa goizeko prozesioan, arratsean Bordondantza eta Aurreskua agintariei.
Dokumentuaren akzioak
Gure eskualdean ere ospatzen dira San Joanak. Esate baterako Errenteria-Oreretan, San Juan bezperako aurreskua izaten da.
19:00etan: Gazteen aurreskua herriko enparantzan
20:15ean: GAzteen aurreskua herriko hainbat auzotan
22:30ean: NAgusien aurreskua HErriko Enparantzan
San Juanakin jarraituz, esan beharra dago Lezon ere ospatzen ditugula.
San Juan bezperan, 23an, gaztetxoen aurreskua arratsaldeko 18:00tan eta helduen aurreskua gaueko 22:00tan.
San Juan egunean, 24an, Nesken soka arratseko 20:00tan, bertan neskak zenbait soinu zahar dantzatzen dituzte.
Aktuazio guztiak herriko plazan izango dira.
San joanetako dantzari jarraituz arrasaten errementarti-dantza delakoa dantzatzen da 23-an arratsaldean, iluntze partera.
Pasaian ere ospatzen dira San Juanak:
Pasai Antxon San Juango aurreskua 22:30tan dantzatuko da, Alamedan.
Badakit Trintxerpen eta Pasai Donibanen ere dantzatuko dela, baina ordu zehatza ez dakit.
Eibarren San Juan egunean, ekainaren 24an, gaueko 23.30etan dantzatzen da soka-dantza edo aurreskua Untzaga Plazan. Kezka Dantza Taldeko dantzariak, Eibarko Udalaren txistulariak eta Udal-batza, hau da, Udaleko zinegotziak alkatea buru dutela, parte hartzen dute soka-dantzan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza tradizioen ezaugarriak biltzen dira Eibarko soka-dantzan.
Horretaz gain, aurten, ekainaren 22an, eta San Juanetako jaien egitarauan, Zuberoako dantzak eskainiko ditu Kezka Dantza Taldeak eguerdiko 13.00tean Untzaga Plazan bertan.