Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Doni soka-dantza Biarritzen eta herriz herri dantzan San Joan bezperan

Dokumentuaren akzioak

Jon Doni soka-dantza Biarritzen eta herriz herri dantzan San Joan bezperan

2015/06/23 10:40

Ekainak 23a, San Joan bezpera iritsi da eta honekin batera baita hamaika dantza emanaldi ere Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaur bertan hasi eta datozen egunotan San Joan zortziko, soka-dantza, su eta abarrek plaza eta karrikak hartuko dituzte han eta hemen. Besteak beste, gaur bertan Errenterian, Arbizun, Biarritzen, Beasainen, Donostian, Abaltzisketan, Urdiainen, Andoainen, Pasai Antxon, Aretxabaletan, Iruñean, Hernanin, Lasarte-Orian, Zizurkilen, Astigarragan, Sestaon edo Arizkunen ekingo diote dantzari.

Biarritzen Maritzuli konpainiak lehen aldiz soka-dantza egingo du San Joan bezperan, eta beste hainbat tokitan moduan, suarekin eta dantzaldiarekin, Aiko taldeak lagunduta, helduko diote Jon Doni festari. Mazon parkean izango da, dantzaldia 19:30ean eta sua eta soka-dantza 22:30an.

Hona San Joan bezpera eta eguneko zenbait ekitaldi:

San Joan bezpera dantzan

  • Errenteria: San Joan bezperako Soka-dantza. 22:00etan, Herriko enparantzan.
  • Arbizu: Zortzikoa. 20:30etan, San Joan ermitan.
  • Biarritz: Dantzaldia Aiko taldearekin 19:30ean eta soka-dantza Maritzulirekin 22:30etan, Mazon parkean.
  • Beasain: Neskatxen esku-dantza. 22:00etan.
  • Donostia: Gizon-dantza. 19:00etan, Konstituzio Plazan.
  • Abaltzisketa: Soka-dantza. 21:30etan.
  • Urdiain: san Jaunen kantaia. 20:30etan.
  • Andoain: Soka-dantza. 20:15etan Goikoplazan.
  • Pasai-Antxo: Aurreskua. 22:30etan Zumardian.
  • Aretxabaleta: San Joan zortzikoa. 22:00etan.
  • Iruñea: Soka-dantza. 19:00etan, Arriasko plazan.
  • Lasarte-Oria: Zortzikoa eta soka-dantza. 21:30etan, Okendu plazan.
  • Zizurkil: San Joan dantza. 22:30etan Joxe arregi plazan.
  • Astigarraga: San Joan zortzikoa. 19:30etan
  • Sestao: Sorginen haizeak (Salleko dantza-taldearen emanaldia). 00:30etan, Kasko plazan.
  • Arizkun: Mutil-dantzak. 21:30etan.

San Joan eguna dantzan

  • Usurbil: San Joan soka-dantza. 19:00etan.
  • Altsasu: San Joan zortzikoa. 20:00etan.
  • Tolosa: Bordon-dantza eta soka-dantza. 10:00etan.
  • Arizkun: Mutil-dantzan. 12:00etan eta 21:30etan, herriko plazan.
  • Eibar: Soka-dantza. 23:00etan, Untzaga plazan.
  • Andoain: Azeri-dantza eta soka-dantza. 12:00etan Goikoplazan.
  • Leioa: San Joan aurreskua. 12:00etan, udaletxean.
  • Uharte-Arakil: San Joan zortzikoa. 12:00etan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.