Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sabino Arana saria Juan Antonio Urbeltzi

Dokumentuaren akzioak

Sabino Arana saria Juan Antonio Urbeltzi

2021/01/15 16:05

Sabino Arana Fundazioak 2020ko sariak zeintzuk diren jakinarazi du eta Juan Antonio Urbeltz folklorista da saria jasoko duenetako bat. Honakoak dira beste sarituak: Remei Sipi, Jose Barreira, Amaia Gorostiza eta Bilboko Mediku Zientzien fakultatea.

50 urteko ibilbidea sarituta

Juan Antonio Urbeltzek tradiziozko herri kultura ikertu, aztertu eta zabalduz euskal kulturari 50 urtez egindako ekarpen oparoa saritu nahi du Sabino Arana Fundazioak: "Ibilbide horretan, liburu eta ikerketa garrantzitsuak argitaratu ditu Urbeltzek, batez ere, dantza tradizionalen eta jai herrikoien inguruan. Hainbat hamarkadatako lan zorrotza izan da, gure folklore-ondare aberatsa sustatzen eta zabaltzen lagundu duena, bai eta ondare hori ahantzi ez eta bizirik iraun dezan ahalbidetu duena".

Sari-emate ekitaldia

Sabino Arana sariak urtero ematen dira eta horien bidez gizarteari zerbitzua emateko gaitasun eta arduragatik nabarmentzen diren pertsona ospetsuak, erakundeak edo taldeak aintzatesten ditu Sabino Arana Fundazioak. Sari-emate ekitaldia urtarrilaren 31n egingo da.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.