Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Roberto Torres eta Compañia Nomada La Fundicion-en

Dokumentuaren akzioak

Roberto Torres eta Compañia Nomada La Fundicion-en

2010/01/29 12:00

Urtarrilak 30 – 31 20:00etan.  La Fundicion

Roberto Torres - Konpainia Nomada  /  Santa Cruz Tenerifekoa

“Los Zuecos van hacia sus Buenos Hábitos”

Daniel Abreu

Estreinaldia Euskadin

Daniel Abreuk oso estilo pertsonala garatu du, irudietan eta euren garapenean oinarritua, irudiak argumentu narratibo esplizituekin zerikusirik ez duten koadro poetiko moduan bururatuta eta betiere argazkigintzaren alderik bizien eta emozionalean sakonduta. Ekintza fisikoak eta bere erakusketak, zuzendaritza lan berezi batek lagunduta, zinematik gertu dagoen formatuan egindako konposizioa sortzen dute.

Lan koreografiko hori gorputzean eta beraren presentzian barna sartzen da. Bera dena eta berak esplikatzen duena. Egunerokoaren erabilerak aurreikus daitekeenarenak baino xede handiagoa izan dezake. Objektu bat hartu eta bueltak eragitea objektu horretan existentziaren alde poetikoa ikusi arte. Erabilera eta ohitura bizirik mantentzea, azken batean egoteko modu bat besterik ez dena.

"…Ez du erakargarritik asko pentsatzeak ezen norberak aurreratzen duena jada Beste norbaitek aurresandako bidea dela. Azturek eta ohiturek jarrera pertsonal bat zedarritzen dute norbera existitzen den gertaeren aurrean. Bakoitza tresna mordo bat eta eurok erabiltzeko askotariko modu pilo bat gara.
Begien koloreak paisaiak begiratzeko daukadan era zedarritzen du, nire ahoak... jan dezakedana, nire eskuek... heldu diezaiokedana, eta besoek... eskueran dudana. Nire zangoak ibilitako kilometroak bezain indartsuak dira, estomagoak jaten dudanaren forma dauka, eta nire pentsamenduak gogoratzen ditudan eta une berriak sortzeko berreraikitzen ditudan irudien fruitu dira.

Zernahitan, norbera denaren moldea aztura eta ohitura onei doitzen saiatzen gara.  Paisaiek neu naizenera eta ulertzen dudanera gehien doitzen den berdea daukate. Sakonegia ez den itsasoan ainguraturiko txalupak bere forma zizelkatzen du uretan. Gorputza airean zizelkatzen da eta mila eratara aurkezten da, uzten dena aldatzeko.  Horretan guztian, izateko eta ikusteko moduak adierazten ditut…"


Koreografia eta argiak: Daniel Abreu
Interpretea: Roberto Torres
Musika: Miguel Gil, Mozart, Fennesz eta Klimerk
Argazkiak: Élida Dorta
Jantziak: Dosinda Andrade
Produkzioa: Dantza-antzerki Konpainia Nomada
Produkzioko laguntzaile: Marliuz Borges
Birako Teknikaria: Grace Morales

Erlazionatutako elementuak
Roberto Torres: Los zuecos van...

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.