Dokumentuaren akzioak
Hasi da Portugaleteko Folklore Jaialdia
Kolonbia, Indonesia, Errumania, Mexiko, Uganda eta Euskal Herriko dantza taldeak izango dira aurtengo Portugaleteko Folklore Jaialdian. Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 17an izan da Portugaleten eta 18tik 20ra eskainiko dituzte emanaldiak talde gonbidatuek Portugaleteko Elai Alairekin batera. Dantza saioak La Canilla ibiltokian izango dira. Uztailaren 23an eta eta 24an Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan. Gure eta mundu osoko dantzen eta musikaren erakuslehio ederra da Portugaleteko Folklore jaialdia. Portugaletik harago, munduko folklorea Euskal Herriko hainbat herritara ere zabalduko da.
Portugaleteko 48. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:
- Uztailak 17, astelehena, 21:30ean: Inaugurazio jaialdia La Canilla ibiltokian. Talde guztiak.
- Uztailak 18, asteartea, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 2. ekitaldia La Canilla ibiltokian. Indonesia - Mexiko.
- Uztailak 19, asteazkena, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 3. ekitaldia La Canilla ibiltokian. Uganda - Kolonbia.
- Uztailak 20, osteguna, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian. Errumania - Euskal Herria.
- Uztailak 23, 13:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan
- Uztailak 24, 19:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan
Egunero uztailaren 17tik 20ra bitartean 21:30etik 23:00etara zuen etxetatik zuzenean munduko hainbat txokotako dantza eta musika taldeak ikusteko aukera izango duzue streaming bidez.
Taldeei buruzko informazioa:
Liga Tari Mahassiswa Kridabudaya (Indonesia)
Dokumentuaren akzioak