Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

Dokumentuaren akzioak

Plegoaren dantzaren XIII. eguna ospatuko da Ablitasen

2008/03/28 07:40

Ablitas-eko Tio Negralak asmatutako jokoa da plegoaren dantza. Mariano Baigorri edo Tio Negaralaren helburua musutruk edatea zen eta horretarako gerrian egunkari plegatua (plegoa) jarri eta su ematen saiatzera gonbidatzen zituen lagunak. Joko horretan oinarrituta berregin zuen Ablitas-eko Mendianike dantza taldeak Plegoaren dantza, eta datorren apirilaren 6an festa horren 13. eguna ospatuko dute.

Ablitas-eko Udalak eta Mendianike dantza taldeak ospakizun ugari prestatu dituzte Plegoaren XIII. egunaren festak ospatzeko. Musika kontzertuak, gaitero eta dantzarin kalejirak, "Grup de Arrels Populars de Menorca" taldearen bisita, Ablitaseko peñen parte-hartzea, e.a.

Plegoaren dantza apirilaren 6an, eguerdiko 13.30ean eskainiko du Mendianike dantza taldeak, Ablitaseko Musika Banda eta gaiteroek lagunduta. Hona Plegoaren dantzaren bideo bat, Ablitasen Mendianikek egina.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.