Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/09 08:30
Kutxaren Gizarte Ekintzak erakundeak, Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak ikastaroa antolatu du udaberriko Aulas Kutxa Kultur Gelak programaren baitan.

Patxi Montero dantza-irakasleak emango du ikastaroa, otsaileko hiru larunbatetan, Kutxak Tabakalerako 4. solairuan dituen instalazioetan, Donostian. Class izeneko eskaintza berrian dator ikastaro hau. "Bestelako lantegi edo tailerren programa bat da Class (...) aire freskoa ekarri eta ohiko proposamena aberasten du".

Monterok azaldu digunez, "eskatu zidaten plazako dantzen ikastaro bat, eta proposatu nuen ingurutxoak eta kontra-dantzak lantzea, plazarako oso baliagarriak diren arren, gaur egun oraindik gutxi erabili ohi direlako".

Ikastaroan landuko dira:
  • Ingurutxoak eta kontra-dantzak: sistema bakoitzaren oinarriak
  • Adibide batzuk: klasikoak, eta ez hain klasikoak.
  • Nola erabili ingurutxoak eta kontra-dantzak gure plazetan
  • Sortzea, inprobisatzea, jolastea.
  • Bals erritmoko kontra-dantzak

Jarraian ikastaro honen xehetasunak:
  • Noiz: otsailak 11 - 18 - 25
  • Non: Tabakalerako 4. solairua (Donostia)
  • Ordutegia: 10.30 - 13.30
  • Iraupena: 9 ordu
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Adina: 18 urtez gorakoentzat
  • Prezioa: 54,00 euro (Kutxako bezeroentzat 45,00 euro)
  • Izena emateko epea: urtarrilak 9 - 22
  • Izen-emateko formularioa
Informazioa: Kutxa Kultur Gelak

Dokumentuaren akzioak

2017/01/15 15:08
Kaixo! Ikastaroan prezioan nahasmena dago kutxako bezeroentzat. Informazioan 45€ dio eta formularioan 50€. Zein da zuzena?
2017/01/16 14:01
Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.
2017/01/25 12:13
Ikastaro honetarako talderik ez da osatu. Alde batetik sentitzen dut izena eman dutenengatik, baina beste alde batetik lasaitua hartu dut.
Harridura eta egoneza sentitzen nituen ikastaro honekin. Antolatzaileek eskatu zidaten, eta onartu nuen, baina arrotza egiten zitzaidan gune edo leku hori, Kutxa Kultur Gelak, halako ikastaro baterako. Lekuz kanpo sentitzen nuen.
Baina ez dut ezagutzen zer publiko biltzen duen Kutxa Kultur Gelak, eta inoiz ez dakigu ate berri bat izan al daitekeen publiko berria dantzara erakartzeko. Horregatik onartu nuen gonbitea.
Ez nuen ohikoa eskaini nahi, plazako dantzan trebatzeko jada eskaintza zabala duen Donostian. Batez ere ez nuen konpetentzian sartu nahi ezagutzen ditudan ekimenekin. Horregatik proposatu nuen gai monografikoa, ez-ohikoa, eta niretzat interesgarria.
Kuriositatea banuen, zer erantzun jasoko ote zuen...
Tira! Gauzak lehengo lekuan. Baina nik zerbait ikasi dut.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.