Dokumentuaren akzioak
'Peter and the wolf. Reinterpretation' dantza ikuskizuna Azkuna Zentroan
Azkuna Zentroak Koncentrat artistic groupen 'Peter and the wolf. Reinterpretation' dantza-ikuskizuna eskainiko du ekainaren 27an, 19:00etan eta 21:00etan “Amphitryon; Nik neure etxera gonbidatuko zaitut eta zuk” programa barruan. Bi ikuskizunak zentroaren atrioan izango dira eta sarrera dohainik da.
Amphitryon Horman Poster, Olatz de Andrés, Helena Golab eta Ruemaniak-Sra. Polaroiska Euskal Herriko antzerki eta dantza-konpainiek Azkuna Zentroaekin partekatutako komisariotzan, abian jarritako programa da. Dantza eta antzerkiko proposamenak eta kalitatezko performancea eskaintzen dira, gaur egungo mintzairak eta formatuak lantzen, egun-egungo edukietan oinarritutako kodeaz, Euskal Herriko eta nazioarteko diziplina anitzeko sorkuntza garaikide ez-konbentzionalaren osasunaren erakusgarri.
Koncentrat Artistic Group dantza-proiektu independentea da, nazioartekoa eta epe luzekoa. Anka Jankowska eta Rafał Dziemidok koreografoek eta Ewa Garniec argi-diseinatzaileak jarri zuten abian 2005an. Ikuskizunak eta site-specific lanak, eta dantzari amateurrekin eta profesionalekin egindako piezak eskaintzen ditu, taldeka nahiz bakarka, eta doitasuna bilatzen du etengabe sortzaileek kontatutako istorio pertsonaletan.
Ardura handiz aukeratzen dute agertokia, azterketa zaindua egiten baitute aurretiaz, behar teknikoak zehazteko (argiak, beharrizan bisualak, jantziak…). Gutxienez sei dantzarik, aktorek, kantarik eta beste diziplina batzuetako artistak eratzen dute taldea, koreografoak/zuzendariak haien trebetasun eta profilen berri aurrez izan gabe.
Faktore-konbinazio honek, lanak ohiko baldintzetan lortzea zentzu zaila har dezala eragiten du.
- Eguna: Larunbata, ekainak 27, 19.00etan eta 21.00etan
- Lekua: Atrioan, Azkuna Zentroa, Bilbo
- Prezioa: Sarrera dohainik
Dokumentuaren akzioak