Dokumentuaren akzioak
Pamperruque dantzari buruzko hitzaldi dantzatua Jon Olazkuagan eskutik
Larunbat honetan, otsailaren 8an, Baionako Euskal Museoan "Bayonne - Fêtes et pamperruques" hitzaldi dantzatua eskainiko du Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak. Pamperruque izeneko dantzaren inguruan ikerketa eta berregite lana egin zuen orain hogei urte Maritzulik eta lan horren emaitza 2001eko Maitaldia dantza jaialdian aurkeztu zuen. Orain, Maritzuliko dantzari, ikertzaile eta jantzigilea den Jon Olazkuagak berrartu ditu pamperruqueri buruzko ikerketak, eta egindako lan berri horren emaitzak aurkeztuko dituzte hitzaldi dantzatuaren bidez.
Karrika-dantza
XVIII. mendean, Lapurdiko kostaldeko hiriguneetan, kalez kale, karrikaz karrika egiten zen dantza ibiltaria zen pamperruque. Maritzuli konpainiako Claude eta Jon Iruretagoienaren laguntzarekin, Jon Olazkuagak pamperruque dantzaren inguruko dokumentazio historikoa aztertu du eta pamperruque dantza berriz karrikaratzeko lanketa koreografikoa egin dute, garaiko janzkera berreginez aldi berean.
Baiona: Fêtes et pamperruques (hitzaldi dantzatua)
- Jon Olazkuaga Garibal
- Maritzuli konpainia
- 2020ko otsailak 8, larunbata, 16:00etan
- Baionako Euskal Museoa
Dokumentuaren akzioak