Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsagabiko atzoko dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Otsagabiko atzoko dantzariak

2017/12/26 08:55
Otsagabiko atzoko dantzariak

Otsagabiko dantzariak, 1930. Argazkia: Baionako museoa

Otsagabiko dantzariei buruzko argazki erakusketa antolatu dute Otsagabian. Jone Villanueva antolatzaileak, betidanik izan du dantzariekiko lotura; Claudio aita taldeko kide eta arduraduna izan baitzen urteetan. Aspaldidanik jaso izan ditu dantzarien argazkiak. Herritarren artean dantzariek sortzen duten giroa ikusita "hau halakoren semea da; hori, berriz, halako etxetakoa..." argazki erakusketa egitea pentsatu zuen.

Herriko festak pasata, irailean ekin zion lanari. 1910-1974 urteetako hirurogeita hamabost bat argazki jasotzen ditu erakusketak. Helburua, dantzariak bakarka agertzen diren argazkiak biltzea izan da. Lan konplikatua izan bada ere, argazki gehienetan bakarka ageri dira dantzariak. Villabueva etxez etxe aritu da argazkiak biltzen. Argazki bakoitzean adierazita daude dantzariaren izen-abizenak, jaiotze eta askotan heriotza datak eta zein etxetakoak diren.

Abenduaren 23tik urtarrilaren 1era arte irekita egonda erakusketa. Otsagabiko erabilera anitzeko aretoan egongo dira ikusgai argazkiak, 17:00-20:00 bitartean eta jai egunetan, 12:00-14:30 eta 17:00-20:00 bitartean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.