Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak OteHitzari biraka

Dokumentuaren akzioak

OteHitzari biraka

2005/01/03 23:51

Ikuskizunak OTEhITZARI BIRAKA izenburua izango du, eta lehen esan genuen bezala Jorge Oteizaren ingurukoa izango da. Ez da obra biografiko bat, Oteitzaren unibertsoaren eta lan poetikoaren azalpen bat baizik. Oteizaren obran murgildu ostean, Mireia Gabilondok Oteizak jorratutako hainbat gaien inguruan, bizitzaren aurrean hartutako jarreren inguruan eta emanadako iritzien artean aukeraketa bat egin du. Hala, hezkuntzari buruz, hizkuntzari buruz, aberriari buruz... esandakoak ageri dira, Itziar emaztea hil zenean idatzitakoak, izandako haserre aldiak eta bizi-pozak... Gai ugari aipatzen dira obran zehar.

Lantaldearen oinarria '1937' ikuskizunean jardundako bera da. Hau da, Kukai eta Tanttakaren arteko koprodukzioa da, Mireia Gabilondo da zuzendaria, Jon Maya koreografiaren arduraduna eta Kukaiko zazpi dantzariak (Jon eta Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Eneko Gil, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño) igoko dira oholtza gainera.

Hala ere, proiektu honetan beste zenbait kide ere bildu dira. Hala, Claude Iruretagoyena arduratu da jantzietaz, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel Fernandezek egin dute musika, Xabier Lozanok argi diseinua... Kolaboratzaile ugari ere bildu dira proiektura: Jose Angel Irigarai, Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Nestor Basterretxea, Pello Zabala, Xabier Lete, Jon 'Buhame'...

URTE BERRION denei

Dokumentuaren akzioak

Nafarra
2005/02/28 05:34


Barkatu,
jakin nahiko nuke Otehitzari biraka ikuskizuna Iruñera ekarriko dutenentz, eta ekartzekotan noiz eta non emanen duten.
Mila esker
aio

Maitane
2005/01/04 19:45

Pozten naiz beste ikuskizun bat pazaratzea. Aurreko ikuskizunak merezi zuen eta ziur nago honek ere beste horrenbeste balioko duela. Gainera kolabaoratzaile sorta arras garrantzitsuak dira eta zergatik ez, Oteiza bezalako maisu batek merezi duen omenaldia plazaratzeko aukera ezin hobea. Zuei ere urte berri on.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.