Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 28, Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 28, Beasainen

Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren  larunbatean, hilak 28, Beasainen

Ostadar Dantza Taldeko kideak 'Hator Hator' dantzatzen 2010eko Gabonetako emanaldian

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 28, izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Ohi bezala, aurtengo ikuskizunean ere Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Berrikuntza gisa, dantza ezberdinak euskal historian zehar izandako gertakari batzuekin lotuko dituzte, modu horretara, iragana, oraina eta etorkizuna uztartuz. 

Ostadar Dantza Taldeak ikuskizunera etortzeko gonbidapena luzatzen dio euskal dantzetan interesa daukan guztiari.

Taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hau da dantza taldearen emaila: ostadardt@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.