Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei

Dokumentuaren akzioak

Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei

Oskorrik, Eskerrik asko dantzariei

Baiona

Zuen laguntzari esker ETBko programa eta DVD oso ederrak borobilduko ditugu. Gainera, eskatu genuen moduan, oso guapo eta moderno jantzita etorri zarete eta filmazioan ere aire berri hori oso ongi islatuta geldituko da.

Oroigarri gisa, hiri bakoitzeko bina erretratu bidaltzen dizkizuegu. Gure eskerrik beroena bakarka etorri ziren dantzariei eta hurrengo Taldeei:

Gasteizen- Algara, Bidabarri, Oketa Alai, Udal Folklore Akademia eta Urkabustaizko Dantzariak.

Oskorri - Gasteiz 1

 

Oskorri - Gasteiz 2

 

 

Bilbon- Basauritar, Edurre, Erreka-Ortu, Gazte-Zar, Goi-Herri, Ibai Lorak, eta Salbatzaile.

Oskorri - Bilbo 1

 

Oskorri - Bilbo 2

 

 

Donostian- Alkarkide, Kresala, Herridantza, Mutxiko Elkartea eta San Juan Konparsa.

Oskorri - Donostia 1

 

Oskorri - Donostia 2

 

 

Iruñean- Basakaitz, Independantza, Iruña, Jauzi, Larratz eta Oberena.

Oskorri - Iruñea 1

 

Oskorri - Iruñea 2

 

 

Baionan- Alaiki, Aniez Perezen ikasleak, Gure Txeru, Herridantza, Leinua, Mutxiko, Txindurri eta Zirikolatz.

Oskorri - Baiona 1

 

 

(Talderen bat aipatzeko falta ezkero, eman abisua).
          
Laster (azaroaren 27an) kontzertua dugu Mungian eta informazio zabala bidaliko dizuegu.
 
Dantzen eta urratsen bideoak YOUTUBEn dira, OSKORRI DANTZAK izenean:


 Oskorri Dantza Klubean sartzeko: zure e-maila, nongoa zaren eta ea dantza talde baten izenean idazten duzun natxooskorri@euskalnet.net helbidera bidaltzea aski da.

                

Dokumentuaren akzioak

Oscar Lucas
2010/11/27 13:44

Jokin, ni ados nago zurekin

Jokin
2010/11/23 13:36

Nere ustez proiektu honek, hasieratik txarto enfokatuta dago. Zer deritzozue ??

Joseb.
2010/11/23 14:15

Zergatik diozu txarto enfokatuta dagoela? Azaldu dezakezu?

2010/11/23 20:09

Jokinekin bat nator.

Oskorrik saltzen du, soinu zaharrak hildak daudela eta hori ez da egia.

Oskorrik formatu propio bat sortu du, jauziak eta mutildantzak nahasten fundamenturik gabe ( nere ustez).

Oskorrik saltzen du ez dela dantzatzen plazetan, eta ikus dezakegu gaur egun, hori egia ez dela eta gainera, dantza plazak gora doaztela, eta nere ustez dantza piko kamuflatu batean burua sar nahi dutela, baina ez dakit non ba beraiek Oskorri dira eta ez dute hau behar.

Modernidade bat saltzen digute, hau ez da modernoa.

Amaitzeko Oskorrik pentsa egin behar du zer egin duen eta onuragarria den ala ez. Nik ez nator bat planteamendu honekin eta espero dut datorren proiektua hobea izatea, Metallica-ren St. Anger pasa zen berarekin, truño batetik obra maestra bat etorri zen Death Magnetic.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.