Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iruñeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko ditu

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko ditu

Urte oparoa izan du aurtengoa, ohiko lanaz gain beste hamaika kontutan aritu baita; gai-bakarreko eta bestelako ikastaroak, materiagabeko ondarearen gaineko erakusketa berria.. Horren denaren berri taldearen web gunean aurki daiteke.

Ekitaldien agenda


Ekaina
Argazki erakusketa (taldearen ibilbide luzearen gaineko irudiak)
Tokia: Areto berria. Arga zeharkalea, 1. Arrotxapea.
Ordutegia: 13, 20 eta 27 (larunbatak), 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara. 14, 21 eta 28 (igandeak), 11:00etatik 14:00etara.

Ekainak 13: musika eta dantza emanaldia Arrotxapean (Iruñako Sagardotegiaren aitzineko plazan)  18:00etan, eta ondotik areto berriaren inaugurazioa.

Uztaila
Uztailak 11: Ortzadarreko txistulari taldearen emanaldi berezia, 35 urte beteko baitu honek ere San Ferminetan ari dela. Nafarroa osoko txistulariak elkartuko dira (Mugarik Gabeko Ttunttuneroak).

Iraila
Kantu-afari berezia. (Eguna zehazteke). Emanen da honen berri bere garaian.

Urria
Urriak 3: Ikuskizun berria. Dantza, musika eta kantua bilduko dituen emanaldi handia eginen da Barañaingo Auditorioan hainbat talderen laguntzaz: Andra Mari (Galdakao), Kemen (Irun), Larraine (Zuberoa).

Urriak 24: Egun handia. 35. urtemugaren ospakizuna. Eguna hurbildu ahala emanen da ezagutzera bazkarirako (Anaitasunan) txartelak erosteko modua etab.

Erlazionatutako elementuak
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.