Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ortzadar Venezuelara doa orain 70 urteko erbesteratzea gogoan

Dokumentuaren akzioak

Ortzadar Venezuelara doa orain 70 urteko erbesteratzea gogoan

Ortzadar Venezuelara doa orain 70 urteko erbesteratzea gogoan

Ortzadar Venezuelan, 2004. urtean.

Ortzadar Taldeak Venezuelako Euskal Etxeekin eta Chacaoko Udalarekin batera bertara iritsi ziren lehen euskaldunen 70. urteurrena ospatuko du.

1939ko uztailaren 9an goizean “Cuba” itsasontzia La Guaira portuan sartu zen, Venezuelan.

Egun batzuk beranduago, uztailaren 28an, Le Havretik “Flandre” itsasontzia beste 139 errefuxiatu euskaldunekin abiatu zen, eta Bordeletik, Bretagne itsasontzia 53 errefuxiaturekin, La Guairara abuztuaren 26an iritsiz. Era berean, abuzturuaren 6an Baionako portutik Donibane eta Bigarrena egurrezko arrantzontziak abiatu ziren 7 eta 8 euskaldunekin, La Guairara irailaren 8an iritsiz.

Lehen 5 odisea hauek eman zioten hasiera 1939. urte bukaeran eta 1940. urtearen hastapenean izan ziren euskal exiliatuen beste hainbat bidaiei.

Hauei guztiei esker, duela 70 urte Euskal Herriaren txoko bat aurkitu ahal da Venezuelan, non gure betiko dantzak dantzatzen diren, pilotan jokatzen den frontoietan, eta gure tradizioak mantendu eta belaunaldiz-belaunaldi gure ohiturak transmititzen diren.

Hori dela eta, Venezuelako euskaldunek eta Chacaoko Udaletxeak Ortzadar gonbidatu dute Caracasko Euskal Etxera, azaroaren 28an eginen den omenaldian parte hartzeko. Era berean 29an Caracasen, abenduaren 3an Caraboboko Unibertsitatean (Valencian), eta abenduaren 4an Valenciako Euskal Etxean beste hiru emanaldi eskainiko ditu Ortzadarrek.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.