Dokumentuaren akzioak
Oriz-eko putti dantzariak ikusgai
 Dantzan
      
      Dantzan
    
  Putti-ak, ume tankerako apaingarriak dira, biluzik eta zenbaitetan hegoekin, Cupido edo maitasun iratxoen itxuran, Errenazimendu eta Barrokoan han eta hemen iruditu zirenak. Nafarroan ezagunak dira Oriz-eko Jauregian agertu zirenak, XVI. mendekoak izan daitezkeenak, eta gaur egun Iruñean, Nafarroako Museoan daudenak. Dantzan ageri dira Oriz-eko putti-ak, txintxarriak hanketan dituztela, zapi tolestu baten bidez elkarri eskua emanda, soka-dantzan ageri direla.
Dokumentuaren akzioak
 
     
 
   
                
 
 
