Dokumentuaren akzioak
Oñatiko Korpus eguna bertan behera geratu da
Dantzan
2020/04/28 11:55
Honako oharra zabaldu dute Oñatiko Korpus eguna antolatzen duten elkarteek:
Oñatiko korpus eguna, jasota dauden dokumentuen arabera XVI. mendetik gaurdaino ospatzen den jai erligioso, kultural eta folkloriko garrantzitsuenetakoa da Oñatin. Oñatiko herriak 500 urtetik gora daramatza egun berezi hau ospatzen.
Martxoaren 17tik COVID-19ak eragindako neurri ezberdinengatik konfinamenduan jarraitzen dugu oraindik ere. Itzulera badakigu ez dugula normaltasun osoz egin ahal izango denbora batez. Oharkabean, zenbat jai eta egun garrantzitsu ospatzeko datak gainera etorri zaizkigu.
Egoera honen aurrean Korpus Egunaren antolakuntzan zeresana dugun eragile ezberdinak bildu gara, eta, ahobatez, 2020ko Korpus Eguna bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Jakinekoa da korpus egunak jendetza batzen duela elizan zein kalean, eta ezinezkoa da une berezi honek eskatzen dituen gutxieneko segurtasun neurriak betetzea.
Hori horrela, Korpus Egunak bere egun propioa duela ikusten da eta, beraz, ez da dataz aldatzea aurreikusten. Hala, bertan behera geratzen dira 2020ko Korpus Eguneko ospakizunak, behin betikoz.
Hurrengo urtean elkarrekin ospatzeko esperantzan geratzen gara. Bitartean, elkartasuna eta osasuna opa dizkiegu herritar guztiei.
Oñatiko Parrokia, Kofradia, Oñatz dantza taldea, Oñatiko Udala
Dokumentuaren akzioak