Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oñatiko dantza argazki bereziak

Dokumentuaren akzioak

Oñatiko dantza argazki bereziak

2011/05/30 12:39
Oñatiko dantza argazki bereziak

Oñatiko arku-dantza Oñatin CC BY-SA: Elosegui, Jesus - Aranzadi - GureGipuzkoa.net

Korpus dantzen argazki zaharrak, neskak oñatiko dantzak egiten edota Galdakaoko Andra Mari taldekoen erretratoak. GureGipuzkoako argazkien artean Oñatikoei erreperatu diegu oraingoan, eta irudi interesgarriak ageri dira. Hona horietako batzuk:
Oñatiko Udalak Guregipuzkoa.net-en

sareratutako argazkiak begiratzen hasi eta bertako dantzekin lotura dutenetako batzuk bildu ditugu. Eta emaitza harrigarria gertatu da. Korpus eguneko argazki zahar ederrak batetik, baina sorpresak ere bai, 60ko hamarkada bukaeran emakumeak Oñatiko dantzak egiten aurkitzerakoan.

 

Hasteko, gerra aurreko Korpus eguneko irudiak aipatu daitezke. Indalecio Ojanguren-enak batzuk eta Jesus Elosegirenak besteak. Buruzagi helduarekin mutil gaztetxoak ageri dira dantzan argazki horietan. Oñati: Apostoluak

Oñatiko apostoluak 1934. urtean CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio - GureGipuzkoa.net

Oñati: Prozesioa

Oñatiko prozesioa 1935. urtean CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio - GureGipuzkoa.net

Ondokoak 1936 urteko Korpus egunean, uztailaren 5ean, Jesus Eloseguik ateratako argazkiak ditugu. Aurreko argazkian, eta ondoko bietan, ikusten da, gerra aurreko urte horietan dantzarien taldea gaztetxoekin osatzen zutela, eta kapitaina heldua izaten zela.

Oñati: Zortzikoa

Oñatiko zortzikoa Oñatin CC BY-SA: Elosegui, Jesus - Aranzadi - GureGipuzkoa.net

 Oñati: Buruzagia

Oñatiko buruzagi eta dantzariak CC BY-SA: Elosegui, Jesus - Aranzadi - GureGipuzkoa.net

Argazki zaharrenen artean, ordea, badira Gorpuzti egunetik at Jesus Maria Arzuagak ateratako zenbait. Oñatiko jubilatuei egindako omenaldietan urte askotan izan dira dantzariak. Eta horien artean deigarriak egin zaizkigu 1969koak. Oñatiko Korpus dantzak egin zituzten jubilatuen omenaldi egunean. Mezan, aldarean ikus ditzakegu dantzariak lehen irudian. Hamabi dantzari eta kapitaina ageri dira, eta erdian dauden lau dantzariei erreparatuz gero ohartuko zarete emakumeak direla, mototsa ere nabari zaie biri.

Oñati: Dantzariak

Jubilatuen eguna Oñatin, 1969. CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Ondoko argazkian kalean eta aurrez ageri dira dantzariak. Zenbaitetan, Oñatin neskak korpus dantzak egiten poxpolina jantziarekin ikusi izan dira, edo eta korpus jantziekin baina 40-50eko hamarkadetan. Baina, 60ko hamarkada bukaeran ez genuen horrelako argazkirik ezagutzen.

Oñati: Neskak arku-dantzan

Jubilatuen eguna Oñatin, 1969.  CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Hurrengo urteren batean, berriz izan ziren Korpus dantzak Oñatiko jubilatuen egunean, eta orduko hartan neskez osatutako taldea aritu zen, poxpolin jantzita oraingoan, eta kapitainak gidatuta.

Oñati: Neskak arku-dantza

Jubilatuen eguna Oñatin.  CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Azkenik, 1979 urteko azaroaren 4ean Aita Joxe Miel Barandiarani Oñatin omenaldia egin zitzaioneko argazkiak ditugu. Gorazarre hartan ere izan zen dantzarentzat tarterik, Oñatiko dantzariez gain Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantza Taldeak Erregelak dantzatu baitzituen Oñatiko Unibertsitatean meza ostean. Oñatz-ekoek korpus dantzak egin zituzten ekitaldi horretan.

Oñati: San Miguel

Oñati, Aita Barandiaranen omenaldia, 1979-11-04 CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Oñati: Barandiaranen omenaldia

Oñati, Aita Barandiaranen omenaldia, 1979-11-04 CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Eta Galdakaoko Andra Mari dantzari taldekoek soka-dantza, erregelak, Oñatiko unibertsitatearen klaustro ederrean.

Oñati: Andra Mari erregelak

Andra Mari, Aita Barandiaranen omenaldian Oñatin, 1979-11-04 CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Honako irudi honetan Kepa Artetxe ageri da dantzan, Aitor Zamalloa ondoan, eta Jon Zamalloa, hil berri den txistularia.

Oñati: Kepa Artetxe erregelak

Andra Mari, Aita Barandiaranen omenaldian Oñatin, 1979-11-04 CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Maria - GureGipuzkoa.net

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009 urteko uztailean jarri zuen martxan GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko webgunea. Zenbait kasutan, urtetan digitalizatu eta katalogatutako argazki sortak jarri dira atari horretan denon eskura, CC-BY-SA lizentzia irekiarekin gainera. Lehen ere maiz aipatu ditugu Guregipuzkoako dantza argazkiak, adibidez Gipuzkoako brokel-dantzaren sortako dantza berri bat agertu zaigunean edo han eta hemengo dantza argazki ederrez osatutakoak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.