Aurrera doa Oinkari euskal dantzari talde amerikarraren bira Euskal Herrian

2023/06/30
Aurrera doa Oinkari euskal dantzari talde amerikarraren bira Euskal Herrian

Gaur, ostirala, Galdakaon eskainiko du azken emanaldia Boiseko Oinkari dantzari taldeak Euskal Herrian egiten ari den biran. Donostian eta Gasteizen egin ditu emanaldiak egunotan, eta horrekin batera Tolosa San Joan egunez, Donibane Lohizune, Iruñea eta Bizkaiko hainbat herri haien arbasoen jatorrizkoak direnak bisitatu dituzte.

Oinkari dantza taldea Gasteizen, 2023-06-27. Argazkia: Maite Irizar.

Oinkari dantza taldea Gasteizen, 2023-06-27. Argazkia: Maite Irizar.

Dantzak ikusi, dantzak eskaini, Euskal Herria ezagutuz txangoak egin, eta senide eta lagunak bisitatzeaz gainera euskal dantza ikastaroak jasotzen ari dira Ortzadar eta Andra Mari taldeekin.

Oinkari dantza taldea Gasteizen, 2023-06-27. Argazkia: Maite Irizar.

Gasteizen Lehendariak harrera eskaini die eta horren ondoren Gasteizko Plaza Barrian emanaldia eskaini dute Oinkari dantza taldeko kideek.

Oinkari dantza taldea Lehendakariarekin, 2023-06-27. Argazkia: Irekia

Oinkari dantza taldea Gasteizen, 2023-06-27. Argazkia: Maite Irizar.

Oinkari Euskal Herrian 2023 azken emanaldia

  • Ekainak 30, 20:00, Galdakao, Santi Brouard plazan, Andra Mari eta Oinkari.