Dokumentuaren akzioak
Jean Pitrau pastoralean oinarritutako Ohitzeberri ikuskizuna Arriagan
Iazko udan estreinatutako eta Pier-Paul Berzaitzek idatzitako Jean Pitrau pastorala da ikuskizunaren oinarria, haren hamabi jelkaldi edo eszenarekin osatu baitute hezurdura. Atharratze-Sorholüzen estreinatu zen pastorala 2016ko uztailean, eta Jean Pitrau nekazarien eskubideen alde lan egin zuen laborari eta sindikalista atarraztarraren bizia kontatzen du.
Atarraztarrak, Pitrauren herrikideak, dira ikuskizuneko partaideak. Ikuskizuna dantzarekin osatuko da, Dantzaren botzak pieza laburrarekin hain zuzen. Azken pieza horrek Dominika Rekalt "Titika"-ren testuak ditu, eta Tehenta kanta taldeak eta Johañe Etxebesten dantza konpainiak antzeztuko dute. Estreinaldiaren ondoren, Otsagabian eta Parisko Le Chatelet antzokian eman dute pastorala.
Ohiberritze ikuskizuna
- Data: otsailaren 18a, larunbata
- Tokia: Arriaga antzokia, Bilbo
- Prezioa: 8,50 eta 25 euro bitartean (Salmenta: www.teatroarriaga.com / 946 850 850 / antzokiko txarteldegietan)
Informazioa: Arriaga antzokia
Dokumentuaren akzioak