Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nafarroako Dantzen Atlasa sarean dago dagoeneko

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Dantzen Atlasa sarean dago dagoeneko

2014/10/24 08:55

Poliki-poliki betetzen eta osatzen joango da, baina dagoeneko ikus daiteke Nafarroako Dantzen Atlasaren etxea sarean. Oraingoz, eduki gutxi batzuk ditu argitaratuta, baina Ortzadar elkarteak urteetan egindako lan eskergaren emaitza leiho horietatik agertzen joango da datozen hilabeteetan. Nafarroako 300 dantza ingururen berri emango du Nafarroako dantza tradizionalaren inbentario eta behatoki funtzioa bete nahi duen proiektuak.

Behatoki izateak esan nahi du dantza tradizionalen jarraipena egin nahi dela, haien bilakaera eta nondik norakoen berri izan eta jasotzeko. Horretarako errolda eginez hasi dira, eta errolda horren emaitza da orain Nafarroako Dantzen Atlasa izenburuarekin sareratzen hasi direna. Ortzadar eta Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboaren arteko lankidetzaren emaitza da proiektu hau. Nafarroako Dantzaren Atlasa dantza tradizionalari buruzko base dokumentala da alde batetik, eta bestetik dibulgaziorako tresna izateko prestatua dago. 

Loturahttp://www.dantzatlas.navarchivo.com/