Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nafarroako Dantzari Eguna Irurtzunen

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Dantzari Eguna Irurtzunen

dantzan.com
2007/04/19 11:02
Larunbatean, apirilaren 21ean, ospatuko da Irurtzunen Nafarroako Dantzari Eguna. Ekitaldi nagusia Irurtzunen izango da, baina taldeen emanaldiak Sakanako hainbat herritara iritsiko dira.

Nafarroa osoko 20 talde inguru hurbilduko dira Sakanara Nafarroako Dantzari Eguna ospatzera. Irurtzungo Orritz dantza taldea ari da Nafarroako Dantzari Eguna antolatzen Nafarroako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.

Arratsaldeko 17.00etan hainbat herritan Saka(ba)natuko dira dantza taldeak eta 45 minutuko emanaldiak eskainiko dituzte. Ondoren Irurtzunen bildu eta ekitaldi nagusia burutuko dute Irurtzungo plazan.

Hona talde bakoitza Sakanako zein herritan arituko den dantzan arratsaldeko 17.00etan:

  • Etxarren: Amaiur (Iruñea)
  • Etxeberri: Elai-Alai (Lakuntza), Ardantzeta (Noain) eta Gure Txokoa (Bera)
  • Hiriberri: Txori-Zuri (Berriozar)
  • Irañeta: Rokamador (Zangotza)
  • Uharte-Arakil: Agoizko dantza taldea
  • Arruatzu: Basakaitz (Iribas)
  • Lakuntza: Muthiko Alaiak (Iruñea)
  • Arbizu: Oberena (Iruñea)
  • Iturmendi: Mikelats (Atarrabia)
  • Urdiain: Erriberri, Tafalla eta Orbaibarko dantza taldeak
  • Altsasu: Iruña taldea
  • Ziordia: Harizti (Barañain)
  • Irurtzun: Otsagabia, San Lorenzo (Iruñea) eta Mendianike (Ablitas)



Nafarroako-Dantzari-Eguna-2007 tagged map by user - Tagzania

Ondoren, talde guztiak Irurtzunen bilduko dira eta emanaldi nagusia eskainiko dute. Hauxe da egitarau osoa:

  • 17.00 Sakanako herri bakoitzean Dantza emanaldia    
  • 19.00 Kalejira Irurtzunen.
  • 19.30 Ekitaldi Nagusia.
  • 20.30 Patxi eta Konpania
  • 22.30 Afaria
  • 01.00 Gaupasa Trikiziorekin
  • 04.30. DJ Bertxo

19.30etan Irurtzungo plazan egingo da emanaldi nagusia. Dantza talde guztiek batera egingo dituzte zenbait dantza eta beste dantza batzuk talde batzuk egingo dituzte bakarrik. Honako egitarau hau dago aurreikusita ekitaldi nagusirako.
  1. Agintariena (Talde guztiek)
  2. Agurra (Urizar aita-semeak)
  3. Ihabar-eko ingurutxoa (Ihabar-eko dantzariek)
  4. Maiatzeko erregiñek (Irurtzungo abesbatzak lagunduta)
  5. Sorgin-dantza (Sakanako dantzari txikiak)
  6. Igitai-dantza (Talde guztiek)
  7. Jota de Tudela (Talde guztiek)
  8. Larrain-dantza (guztiei irekita)


Bitxikeri moduan aipatzeko da da Nafarroako Dantzari Egunerako prestatu duten kartelean bere burua ezagutu dutela Eibar eta Elgoibarko zenbait dantzarik.

Dokumentuaren akzioak

2007/04/20 15:30

Nik bertan egoterik izanen ez dudan arren, zorionak eman nahi dizkiet Orritz taldekoei zein laguntza eman dien NEDBri antolatu duten egitarauagatik. Den dena ongi atera dadila!

Urko
2007/04/23 06:57

Aupa Aritz! eskerrikasko, nahiko ondo juan zen eguna atzo, gainera grabatu egin genuen. Ta herri garbiketak bukatu ditugu jadanik!! Ondo ibili ta zaindu asko belauna!! Agurtxo

irati
2007/04/24 12:26

Benetan egun borobila atera zela (nahiz eta Uharten suspenditu egin zuten euriagatik). Giro oso polita arratsaldean, afarian, juergan... Ea urrengo urterako dena horren ongi edo hobeto ateratzen den!! Eta animatu antolatzeko, pena merezi du eta!!!

Irune
2007/04/25 15:28

Zorionak Orritz dantza taldeari eta Nafarroako EDBri. Antolakuntza bikaina izan geunuen larunbatean, eta giro hobea! Eguraldia alde batera utzita (guk ere lehenago bukatu behar izan bait genuen Arbizuko saioa euria zela eta) dena primeran atera zen.

Iker
2007/04/25 19:32

Nik ere zoriontzen zaituztet Nafarroako Dantzari Egun bikain hau antolatu zenuten guzioi. Benetan bikaina izan zen, hagitz ongi antolatua, eta gainera eguraldia lagun izan genuenez (nahiz eta arazoren bat izan Arbizun euria zela eta) ederki pasa genuen. Gainera, taldeen arteko giroa ezin hobea izan zen eta Patxi & konpania eta gaueko gaupasa hagitz ona izan zen.

Zorionak beraz guzioi!;)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.