Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

Dokumentuaren akzioak

Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

2016/09/27 09:30
Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016

Arrangoitze, Mutxikoaren Eguna, 2012-10-14. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Datorren urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, bazkaria eta dantza ekitaldia.

11:00 Pilota plazan, Mutxikoak, dantza tradizionalak mutxikoen zaleentzat, deneri irekia Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luzek alaiturik. Musikarientzat eszenatokia irekia.

12:30 Natura antzokian: "Les Incognitos (Akize), sei soinulari, sei lagun musikaz eta kantuz. Alaitzeko eta plazer hartzeko ez dago hobeagorik.

Ostalaritza lekuan bertan: Hats Berri, Itsas Argi, Uhabia eta Biez Bat ikastolaren eskutik.

16:00 Natura antzokian: Dantza sorkuntzak: Ereintza dantza taldea, Los Seuvetons eta Kukai konpania.

18:00 Mutxikoak eta herri dantzak. Musika: Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.