Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutxikoaren egunak loratuko du Herri uzta programa

Dokumentuaren akzioak

Mutxikoaren egunak loratuko du Herri uzta programa

2017/09/21 11:00

Urriaren 5etik 8ra Herri Uzta jaialdia ospatuko da. Arrangoitzen, urriaren 8an ospatuko da Mutxikoaren eguna, eta goiz eta arratsaldez dantza-jauziak eta plazako dantzak egiteko aukera izango da, eta Oñatz, Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak taldeen emanaldiak izango dira

Herri Soinu elkarteak antolatutako jaialdiaren 6. edizioak Arrangoitzen, Uztaritzen, Kanbon eta Lesakan izango du lekua. Hainbat elkarteren laguntzaz, artista amateur zein profesionalek hartuko dute parte ekitaldietan. Hitzaldiak, kontzertuak, musika eta dantza ekitaldiak, animazioa eta kaleko artea dira Herri Uzta 2017ko egitarauak jasotzen dituen osagaiak.

Mutxiko Eguna 2012, Arrangoitze.
Mutxikoaren Eguna 2012, Arrangoitze. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

EGITARAUA

Urriak 5 osteguna

Uztaritze

  • 19:00etan, Festibalaren estrenaldia, hautetsi, elkarteen arduradun eta artistekin, Tripan taldeak eta Christian Bordak alaiturik.
  • 20:30etan Kontzertua Mixel Etxekopar.

Urriak 6 ostirala

Kanbo

  • 18:00etan, Herriko Etxean mintzaldia: "Txistuen sartzea Iparraldean" Pierre Hairanen eskutik. Musika sorkuntza emanaldia Asier Goeiaskoetxeren eskutik.
  • 21:00etan, Saint Laurent elizan ziloko txistuen bakarlarien kontzertua: Ángel Rufino de Haro, Pere Joan Martorell, Jean-François Gerold, Mixel Etxekopar, Fermintxo Garaikoetxea, Kattalin Haira, Gorka Pagonabarraga.

Urriak 7 larunbata

Kanbo

  • 11:00-12:30, Biribilketa karriketan, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Baionako Konserbatorioa, Uztaritzeko taldeekin...
  • 12:30ean, Taldeen harrera Herriko Etxean Kontzertuñoi bat Herriko Etxearen aintzinean.
  • 17:00etan, Mediatekaren plazan, txistu taldeen kontzertua.

Lesaka

  • 20:00etan 3 ziloko txistuen bakarlarien musikaldia.

Urriak 8 igandea

Mutxikoaren eguna Arrangoitzen

  • 11:30ean, Herriko Plazan, Betti Beteluri omenaldia, mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txaranga eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
  • 12:30ean, Natura antzokian, Txakatuk Uztaritzeko txaranga gaztea, Txistuk’has eta Ezpeletako txaranga.
  • 16:00etan, Natura antzokian, Oñatz Dantza Taldea (Oñati - Gipuzkoa), Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak (Elizondo - Nafarroa).
  • 18:00etan Mutxikoak eta herriko dantzak. Musika : Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.

 

Egitarau osoa: Herri Uzta 2017 egitaraua (pdf 5,6 MB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Mutxikoaren egunak loratuko du Herri uzta programa

Mutxikoaren Eguna 2007, Arrangoitze. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA