Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mummers-ak Ternuan

Dokumentuaren akzioak

Mummers-ak Ternuan

2014/01/10 12:30
Hona St. John's, Newfoundland and Labrador-en, alegia, San Juan de Terranovan, edo euskaraz, Ternuan, ospatu berri den Mummers jaialdiaren zenbait argazki. Inauteriak dirudite eta eguberrien inguruan ospatzen dira. Mozorro, mamorro eta mamuxorroen familiakoak dirudite, mozorrotuta kalez-kale eta etxez-etxe egiten baitute eskea eta festa, eta hobby horse edo zaldikoren bat beti inguruan izaten dute.

2013-12-14_St-John-Mummers-festival_001.jpg

Britainia Handitik iritsi omen ziren kontinente berrira, baina Europa osoan dira halakoak, eta bertara iritsi ziren lehen europarrek, euskaldunek ere ezagunak izango zituzten mota horretako festak. 

2013-12-14_St-John-Mummers-festival_003.jpg

XVI. mendean Ternuara joandako euskal arrantzaleek fundatu zuten hiria. Pasai Donibanekoa ziren horietako asko, eta horregatik San Joan, St. John jarri zioten izena, Ternua, Terranova edo NewFoundland-eko Donibane. 

2013-12-14_St-John-Mummers-festival_004.jpg

Noiztik ez dakitela, mummers eta mummering festak ohikoak eta errotuak dira St. John-en, eta bereziki eguberri garaian, mozorrotutako taldeek etxez etxeko eske errondak egiten baitituzte.

2013-12-14_St-John-Mummers-festival_008.jpg

Azken urteotan, mummering eske erronda eta antzezpenekin batera mummers parade edo mozorro kabalkada antolatzen hasi dira, eta abenduaren 14an egindako jaialdiaren argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen.

2013-12-14_St-John-Mummers-festival_005.jpg2013-12-14_St-John-Mummers-festival_006.jpg2013-12-14_St-John-Mummers-festival_007.jpg2013-12-14_St-John-Mummers-festival_002.jpg

Informazioa: Mummers Festival
Argazkiak: Mummers Parade 2013!

Dokumentuaren akzioak

2014/01/10 12:39
Joe ze ederrak!!!! Irudi luke Ituren-en edo Zalduendon daudela :)
2014/01/10 12:46
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.