Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

2017/10/18 11:50
Dantza tradizionaleko monitore-ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

Dantzari-dantza, Iurreta, 2017-09-29. Irudia. Amaiur Aristi-Dantzan CC-BY-SA

Dantza tradizionaleko monitoreak trebatzeko ikastaroa antolatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutzak dituzten 18-30 urteko gazteei zuzendutako ikastaroa da batez ere. Gorputzaren ezaguera, dantzarako prestatzeko teknikak, dantza tradizionalaren historia Euskal Herrian, erritmoa... landuko dira.

Ikastaroko ikasleak 5-18 urteko dantza tradizionaleko dantzariei klaseak emateko prestatu nahi dira. Ikastaroaren amaieran sailkapen proba batzuk egingo dira, ikaslearen aprobetxamendua kreditatzeko; horretarako, adierazitako probak gainditu beharko dira. Behin ikastaroa gaindituta gaitasun titulua emango zaie ikasleei. Eneko Balerdi, Miren Josu Arriolabengoa, Jon Gaminde, Iñaki Irigoien, Natxo Montero edota Alberto Gutierrez arituko dira irakasle lanetan.

Programazioa

Arlo teorikoa 1. partea

  • Urriak 28, 29 eta azaroak 10, 11 Dantzan irakatsi 1. Irakaslea: Eneko Balerdi
  • Azaroak 2, 3, 10, 11 Dantzan irakatsi 2. Irakaslea: Miren Josu Arriolabengoa
  • Abenduak 2, 3 Musika eta Dantza, entsaiotan eta emanaldietan. Irakaslea: Jon Gaminde
  • Fisioterapia (definitzeko)

Arlo teorikoa 2. partea (datak zehazteke)

  • Dantza eta ingurua. Irakaslea: Iñaki Irigoien
  • Dantza baino lehen, gorputzaren prestaketa. Irakaslea: Natxo Montero

Arlo praktikoa

Euskal Dantza. Irakaslea: Alberto Gutierrez eta dantza bakoitzeko dantza-maisua

  • Urtarrilak 13, 14 Gipuzkoako dantzak: agurra, makila txikiena eta zinta-dantza
  • Urtarrilak 21, 22 Eltziegoko dantzak: correcalles, la danza, cuatro calles,arbol, jota
  • Otsailak 3, 4 Dantzari-dantza: agintariena, zortzinangoa, azpata joko txikiak, banangoa, binangoa, txotxongiloa.
  • Otsailak 10, 11 Gorulariak: Domingiloa eta Arku dantza.
  • Otsailak 24, 25 eta martxoak 3, 4 Txulalai, zazpi jauziak, zapatain-dantza eta Baztango esku-dantza, marianak, grabo eta Larraburu, jota, arin-arin, biribilketa.

Ikastaroa

  • Izenburua: Dantza tradizionaleko monitorea – 1.Maila
  • Apuntatzeko azken eguna: Urriaren 26a, apuntatzeak ez du plazarik ziurtatzen. Ordainketa agiria e-mailez bidali behar da.
  • Hasiera: Urriak 28, 9:30ean.
  • Prezioa: 150€
  • Partaide kopurua: 22 gehienez, 2 partaide talde bakoitzetik gehienez eta 12 ikaslera ez bada heltzen bertan bera geratuko da ikastaroa.
  • Datak: Datak aldatu daitezke, denboraz abisatuko da.

Informazio gehiago: Dantza tradizionaleko monitorea (Dantzanet)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.