Dokumentuaren akzioak
Metodo Verdini Metodoa ikuskizun berriaren estreinaldia Gasteizen
Verdini Dantza Taldeak “Método Verdini Metodoa” ikuskizun berria aurkezten du. Beronen asmoa ordu batean zehar Verdini-ren funts guztia biltzea da. Isabel Verdini koreografoak bi hamarkada baino gehiago daramatza ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioagatik dantzaren bidez lan egiten. Oraingo honetan, bere metodologia guztia kontatzen du berau ikuskizun bihurtuz: beroketa ariketetatik hasi eta erdiko lanetatik jarraituz, azkeneko helburua lortu arte, hau da, emanaldi oso bat. Guztia Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatua/dantzatua.
Bidea helmuga bezain garrantzitsua delako, Verdinik, “Método Verdini Metodoa”ren bidez gizarte pluralago batera iristeko ondo garatutako integrazio lana beharrezkoa dela aldarrikatzen du. Zeremonia gidari moduan, Badut taldea arituko da, clownaren bidez ikuskizuna dinamizatzen. Datorren urriaren 10an, ostirala, 20:00etan, Gasteizeko ‘Félix Petite’ antzokian, “Método Verdini Metodoa”-ren aurkezpena izango da. Ekitaldi hau Gasteizeko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barnean dago. “Método Verdini Metodoa”-ren aurkezpena sarrerak salgai daude Teatro Principal Antzokiaren lehiatilak, telefonoz (945 16 10 45), online bitartez, 5 €-tan.
“Verdini Dantza Taldea” Proiektua
Proiektu hau Isabel Verdinik (Donostia,1971) abiarazi zuen. Bartzelonako Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazio lizentziatura ikasten ari zela, iloba bat izan zuen Down sindromearekin. Horrek bideratu zuen haren interesa ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonekin lan fisiko eta artistikoak egitera. 1992an, lizentziatu ostean, buruan zuen ekimena martxan jarri zuen gimnasio pribatu batean. Bost ikaslerekin hasi zen eta, egun, 30 dira. Egindako bidean, era askotako bizipenei egin behar izan diete aurre, baina, azkenean, iritsi zen taula gainera igotzeko eguna. Garai hartako emanaldi garrantzitsuena 2000.urtean Kursaal aretoan egin zutena izan zen. Lehen aldiz, dantzari haiek sorkuntza artistikorako zuten gaitasunaz jabetu baitzen jende asko. Harrezkero, dantza konpainia honek zortzi ikuskizun aurkeztu ditu.
Verdini, Koreografien kronologia
- Gure indarra 24-XII-2000 Kursaal Auditorioa Donostia
- Nahi nuena 29-IV-2002 Leidor Antzokia Tolosa
- Bihotzetik 13-IV-2003 Leidor Antzokia Tolosa
- Bihotzetik II 25-IX-2004 Barañaingo Auditorioa Barañain
- Ilunpetik 26-III-2006 Antzoki Zaharra Donostia
- Argira 7-X-2007 “Errenteria Hiria” Kulturgunea Errenteria
- Dantzaria naiz 2-X-2010 Victoria Eugenia Antzokia Donostia
- Zu zeu 12-I-2013 Victoria Eugenia Antzokia Donostia
Datu interesgarriak
- Ikuzkizuna: “Método Verdini Metodoa”.
- Konpainia: Verdini Dantza Taldea.
- Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini.
- Zuzendariaren laguntzaileak: Agurtzane Verdini eta Jesus Murua.
- Argiztapena: Carlos Salaberri.
- Interpreteak: Verdini Dantza Taldea Konpainia: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Aizpea Múgica, Perla López, Ohiane Mateos, Ainhoa Mateos, Agurtzane Verdini eta Isabel Verdini. Badut Taldea (klown-ak): Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodríguez.
- Estrenaldia: Urriak 10, ostirala, 20.00-etan, Gasteizko ‘Félix Petite” antzokian.
- Sarrerak: 5 €
Dokumentuaren akzioak