Dokumentuaren akzioak
Marina Weiner-en "El Cuerpo Deshabitado" La Fundicion-en
Azaroak 26 - 27 - 28, 20:00 etan ANTZERKIA - DANTZA
MARINA WEINER / Madril
"El Cuerpo Deshabitado"
- Estrainaldia Euskadin
Ero zentzudunak sanoa erotzen du, eta etsipena eragiten duena motiborik eza da.
Bat izuaren barrenean bizi denean, edozein itxaropen figuratibo itzali egiten da.
Ziurtasun oro erortzen da, zorua bera erortzen da.
Eta erorketaren bukaeran, iruzurgileen kapelen hondo aizuna daukazu zain...
Interpreteak: Daniel Abreu, Laura González, Josë Luis Mosquera, David Picazo
Testua eta zuzendaritza: Marina Wainer
Zuzendaritza-laguntzailea: Mar Pina Molina
Soinu edizioa: José Gómez
Argi teknika: Paloma Parra
(Bilaketa bideak / Forma eta hondoa: Testuak ez du azalduko mugimendua, ezta beronekin batuko ere, baizik beste plano batetik jardungo, elkar ukitu gabe, -Pentsatzen dena ez da inoiz antzeztuko / Analogiak sor daitezke, baina ez zuzenki azaldu. Eta analogiak duela denbora asko esan den edo etorkizunean esango den zerbaiti buruzkoak izango dira. Ekintzak ez du bat egiten hitzarekin, ezta hitzak ekintzarekin (sentitzen dut, Hamlet) / Lotura bikoitza-Publikoaren atzeko aldetik, aurpegi eman gabe? Noizbehinka ezpainak mugitu arren, hitz egiten ez duen gorputz batetik? / Testua entzuten da, baina ez da ikusten hitzok pentsatzen dituena / Erreferentzi aldaketak ahotsean -ez da irteten beti leku beretik, angelu ezberdinetatik baizik / Edo hitz egiten ez duenari entzuten zaio / Edota agerian ez dagoenak hitz egiten du / Hitz egiten ez duen ahoa / esaldiak lepoan daramatzana.
Narratzailea off aizunez /zuzeneko aizuna eta off aizuna (ahotsa publikoaren bizkar aldetik / gorputzik ez duen ahots bat, ez aurkitzeko eran, baina presente. Lekuz aldatzen den ahotsa, iluntasunetik betiere (aurpegi eman gabe) / Esateko era irakurle baten barne-ahotsaren ahalik antzekoena izan beharko luke)
Dokumentuaren akzioak