Dokumentuaren akzioak
Maria Rovira eta Sol Picoren klaseak Donostian
Hartzaileak: Koreografo eta dantzariak
Master Class edo klase magistralak bi zatitan banatzen dira. Lehenengokoan, eta koreografaren gidaritzapean, alderdi teknikoak jorratuko dira, honela koreografak bere ibilbide artistikoan zehar garatu duen dantza-teknika modu praktikoan ezagutzeko aukera irekiz.
Bigarren zatia konposaketa lan bat garatzean oinarritzen da, bapatekotasuna edo inprobisazioaren bidez eta parte hartzaile bakoitzaren mugimenduaren azterketaren bidez.
Sol Picó
Sol Pico-k urte gutxi batzuetan Espainiako dantza garaikidearen koreografo eta dantzari ezagutu eta bizigarrienen artean kokatzea lortu du. Bere konpainiak indar eta proiekzio internazionala gero eta handiagoak erdietsi ditu. Los Rinos, Joan Pueyo, La Fura dels Baus, Carme Portacelli edota Joan Ollé bezalako zuzendari eta taldeekin lan egiteaz gain, hertsiki bereak diren lanekin ere hainbat sari eta aipamen jaso ditu. Bésame el Cactus lanarekin Valentziako Generalitataren Premios de las Artes Escénicas 2001 pare bat lortu zituen. Ikuskizun hau eta baita La dona Manca, Barbi-superestar edo Paella Mixta lanengatik ere Max Sariak bereganatu ditu (Arte Eszenikoen Goya Sariaren baliokidea) kategoria ezberdinetan: Koreografiarik Onena, Emakumezko Dantza Interpretatzailerik Onena edo Dantza Ikuskizunik Onena).
2004ean, Katalunyako Generalitataren Premio Nacional de Danza jaso zuen.
Koreografo lez oso modu pertsonalean jarduten da diziplina desberdinak uztartuz (dantza klasikoa, modernoa, flamenkoa, yoga, rocka, bideoa...) eta antzerkia eta dramaturgia tartekatuz. Bere espektakuluek konpromiso mezua luzatzen dute, umorezkoa eta gizarte kritikaduna. Energetikoak, erronka hutsa, dibertigarriak, islatzaileak dira hauek... bera bezala, ahaztezinak azken finean.
María Rovira
Koreografa, dantzaria eta Trànsit konpainiaren sortzailea da eta 1998ko Premio Nacional de Danza de Catalunya.
Trànsit 1986an sortu zuen María Rovirak eta egun zuzendari lana betetzen du. Hastapenetatik hainbat ikuskizun aurkeztu dituzte Transtorn (1989), Entre Asesinos (1990), El Pols de l’Ângel (1992), Bienvenidas (1993), Arriba y Abajo (1994), El Punt de la Memòria (1995), Rugged Lines (1997), No mans Land eta Letargo de luna y delirio (1998) aipagarri.
Urteotan eratutako koreografiekin, konpainiak Estatu Espainola zeharkatu du eta tokian tokiko jaialdi ezberdinak bisitatu ditu Alemanian, Italian, Belgikan, Kuban, Costa Rican...
Maria Roviraren eskutik, Trànsit Konpainiak mundu mailako hainbat talde garrantzitsurekin egin du lan, hala nola, Ballet Nacional de Cuba, Ballet Hispánico de New York edota Ballet Nuevo Mundo de Caracas. Horrela konpainia nazioartean ezarri da Trànsit egungo dantza konpainia egonkor interesgarrienen artean kokatuz, bere lanetan atzematen den nortasun propioa ere bereganatuz.
María Rovira da, zalantza gabe, dantza garaikidean dagoen koreografarik ospetsuenetarikoa. 1998an Maria Rovirak Generalitatak emandako Premio Nacional de Danza jaso zuen.
Bere formakuntzari dagokionez, Maria Rovira Ramon Solerren esolako ikasle izan zen eta Internacional Dance Workshop delakoan parte hartu zuen Tarragonan, Gerard Collins-ek gidaturik. 80 hamarkadan Pariseko International Dance Centerren ikasi zuen Peter Goos-ekin Pariseko Dantzaleku Internazionaleko ikastaro ofiziala burutu zuen. CIDak beka emandako Stage Internacional de Arles delakoan ere aritu zen. Beranduago, New Yorkeko Merce Cunningham-etik pasa zen eta baita Lyongo Maison de la Dance-n ere, Hans Zülling, L. Hoving eta Jean Cebron irakasleekin.
Datak:
- Urriak 26, osteguna: María Rovira.
- Abenduak 3, igandea: Sol Picó.
Tokia: Udalaren Musika eta Dantza Eskola
Hirutxulo plaza, 3. 20012-Donostia
Iraupena: 4 ordu
Ordutegia: 10etatik 14etara
Izen emateak onartuko dira tokia bete arte (gehienez 25 pertsona). Gutxienezko kopurua 10 pertsona dira.
Matrikula
Bi klase magistralak: 75 € - SGAE bazkideak eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleak: 60 €
Informazio gehiago:
SGAE - C/ Gran Vía, 29 - 1º SGAE- CENTRO KURSAAL
28009 – BILBAO 20002- DONOSTIA
Tel: 94 415 04 44 – Fax: 94 415 05 55 Tel: 943 00 47 20 – Fax 943 00 47 21
- Antolatzailea: Autore Fundazioa
- Laguntzailea: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
- Babeslea: Lan eta Gizarte Alorreko Ministerioa - Emakumearen Institutoa
Dokumentuaren akzioak