Maria Elena Arizmendiren bizitzari eta lanari buruzko jardunaldiak Donostian
Maria Elena Arizmendi Amiel.
Dantzaria eta dantza eta janzkera ikertzailea izan zen Maria Elena Arizmendi Amiel-en (Donostia, 1916 – Irun, 2001) bizitza eta lana oinarri dituen jardunaldiak izango dira irailaren 5etik 12ra Donostian. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatutako erakusketa, hitzaldi, testigantza eta aitortza ekitaldien bidez, Arizmendik euskal dantzaren eta janzkeraren ikerketan eta transmisioan egindako ekarpena ezagutzeko aukera izango da.
Dantzatik ikerketara
Gazterik nabarmendu zen dantzan, eta 1935ean, 19 urte zituela, Ravel-en Boleroa dantzatu Donostiako Kursaal Handian eta Bilboko Arriaga Antzokian, soinean Cristobal Balentziagak diseinatutako jantziak zeramatzala.
1940ko eta 1950eko hamarkadetan, Jose Maria Iribarren senarrarekin batera Euskal Herrian barrena ibili zen, festak eta dantzak dokumentatzeko landa-lanean. 1959an euskal dantza tradizionalei buruzko hitzaldia eman zuen Madrilgo Ateneoan. Dantzaren historia eta euskal folklorearen inguruko hitzaldiak eskain zituen Euskal Herrian eta nazioartean ere, hala nola, Madril, Bartzelona, Toledo, Princeton, Columbia, Kentucky, New York, Oporto, Bolonia, Erroma, Napoli, Buenos Aires eta Caracasen, besteak beste. Folklorearen inguruko hainbat erakundetako kide izan zen, eta dantzari, figurazioari eta janzkerari buruzko ikerketak argitaratu zituen.
Dantzak eta jantziak
1963an Nazaret ikastetxean dantza eskolak ematen hasi zen eta Izarti dantza taldea sortu zuen. Pasaiako batelarien historia ikertu eta haien oroitzapenetan oinarrituta Batelarien Zortzikoa koreografiatu zuen.
Euskal janzkera tradizionalaren ikerketa ere bere lanaren ardatzetako bat izan zen. 1976an Vascos y Trajes argitaratu zuen, bi liburukitan. Hainbat mendetako grabatu, marrazki, margolan eta argazkiak aztertuta, euskal janzkeraren historiaren dokumentatzeko ahalegina. Azken urteetan, XVI. mendeko euskal figurazioari eta janzkerari buruzko beste ikerketa bat prestatu zuen, argitaratu gabe geratu zena.
Jardunaldiak: Maria Elena Arizmendi Amiel
Bere bizitzaren eta lanaren inguruko gogoeta
Irailaren 5etik 12ra
- "Euskal Jantziak" erakusketa: Vascos y trajes liburuan oinarritutako erakusketa San Jeronimoko ekitaldi aretoan.
- Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 (igandeetan goizez bakarrik).
- 19:00 Hitzaldia: Euskal jantziei eta Vascos y Trajes liburuari buruzkoa. Hizlaria: Ramon García. Moderatzailea. Xabier Mendizabal. Lekua: San Jeronimoko ekitaldi aretoa.
- 19:00 Hitzaldia: Dantza-moldeen arketipoak eta bere lanaren analisia. Hizlariak: Faustino Aranzabal eta Jon Bagües. Moderatzailea. Xabier Mendizabal. Lekua: San Telmo Museoko hitzaldi aretoa.
- 19:00 Hitzaldia: María Elena Arizmendi Amiel de la mano de su hija. Hizlaria: María Elena Iribarren (bere alaba). Moderatzailea. Xabier Mendizabal. Lekua: San Telmo Museoko hitzaldi aretoa.
- 18:30 Testigantzak: Izarti dantza taldea y el recorrido del baile de las Bateleras. Hizlariak: Mari Carmen Huesca, Bakartxo Maritxalar, Mari Jose Calvo eta Maite Etxarri. Moderatzailea. Xabier Mendizabal.
- 20:00 Errekonozimendu Ekitaldia: Bateleren zortzikoa transmititzen lagundu duten erakundeei gorazarrea (Kresala dantza taldea, Izarti, Pasai Donibaneko Batelerak, etab.) eta dantza saioa. Lekua: Donostiako Udalbatzar Aretoa.
Dantzan