Dokumentuaren akzioak
Argentinako Beti Alai dantza taldeak emanaldiak eskainiko ditu Euskal Herrian
Mar de Platako Beti Alai dantza taldea ostiral honetan iritsiko da euskal lurretara eta uztailaren 25etik aurrera zenbait emanaldi eskainiko ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin.
Mar de Platako dantza taldeko 26 dantzari eta musikariak larunbat honetan eskainiko dute lehenengo emanaldia getxoko Paella lehiaketan, ondoren uztailaren 31an, Zubietan dantzatuko dute San Inazio egunez eta abuztuaren 5ean, aldiz, Gorlizen izango dira. Bi aste pasako dituzte guztira gurean eta beren dantza emanaldiekin amaitzeko Hendaian plazaratuko dituzte zenbait dantza abuztuaren 8 eta 9an.
Beti Alai Euskal Herrian:
- Uztailak 25: Getxo
- Uztailak 31: Zubieta
- Abuztuak 5: Gorliz
- Abuztuak 8: Hendaia
- Abuztuak 9: Hendaia
Dokumentuaren akzioak