Dokumentuaren akzioak
Manta dantza-ikuskizuna AlhondigaBilbaon
Frantziako Kultura eta Komunikazio Ministerioaren "Ekitaldi nazionala" titula jaso duen ikuskizunak, mugimendu plastikoen bitartez, belo islamiarraren erabileraren kontrako errebolta artistikoa proposatzen du. Emanaldiaren ostean, topaketa egingo da bi koreografoekin, eta, horretarako, aldibereko itzulpena egongo da.
Héla Fattoumi eta Éric Lamoureux
Bi koreografo hauek René Descartes Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta, 1988an, Urvan Letroiga konpainia sortu zuten. Handik denbora gutxira, 1990ean, Husaïs bikoteak lehen saria lortu zuen Bagnoleteko Nazioarteko Lehiaketan, eta, horren ondorioz, ospea lortu zuten nazioartean.
Hortik aurrera, piezaz pieza, bilaketa-espazioaren mugek zehaztutako ibilbidea finkatu dute; hain zuzen ere, euretako bakoitzaren ezaugarrien loturan oinarritutako mugak bilatu nahi izan dituzte. Espazio horretan, gorputzaren inteligentzia sentikorra aztertzen dute, eta gauza bera egiten dute inteligentzia horrek esanahiak argitzeko daukan boterearekin, hori ere mugimenduan doan pentsamendua baita…
2001etik 2004ra, Héla Fattoumi SACDeko (Société des Auteurs Compositeurs Dramatiques) presidenteordea izan zen. Era berean, Festival d’Avignon jaialdiko “Vif du sujet” ataleko programazioaz arduratu izan da. 2006tik 2008ra, ACCNko (Association des Centres Chorégraphiques Nationaux) presidentea izan zen.
2004an, Caengo CCNren zuzendaritzarako izendatu zituzten, eta Héla Fattoumik eta Éric Lamoureuxek euren ibilbidearekin jarraitzen dute, tonu sozial indartsuko piezak eginez eta irtenbide poetiko eta estetikoak bilatuz.
Héla Fattoumi eta Éric Lamoureux - Manta
- Eguna: 2011ko martxoaren 3a
- Ordua: 20:00etan
- Lekua: Auditoriuma (-1. solairua)
- Prezioa: 10 euro (sarrerak salgai BBKren kutxazainetan)
Dokumentuaren akzioak