Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia

Dokumentuaren akzioak

Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia

2021/09/09 08:00
Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia

Maitaldia 2017, Maritzuli konpainia. Biarritz, 2017-09-17. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Irailaren 10etik 19ra dantzaz beteko dira Maitaldia Jaialdiari esker Biarritz eta Ipar Euskal Herriko zenbait herri. Egitarau oparoa osatu dute; dantza ardatz duten hamaika hitzaldi, proiekzio, erakusketa, entsegu publiko eta ikuskizun izango dira datozen egunetan. Biarrizko kale, frontoi, antzoki eta hondartzak izango dira nagusiki dantzarako oholtzak, baina jaialdia Angelu, Baiona, Maule, Donapaleu eta Senperera ere hedatu da.

Biarritz Culture Elkarteak izan du azken 30 urteetan Euskal Herriko dantza jaialdi esanguratsuenetako hau antolatzeko ardura, baina aurten Malandain Ballet Biarritzek hartu du lekukoa. Horrela, aurtengo berritasun nagusiena festibala Biarritzeko mugetatik zabaltzea izan da.

Egitaraua

Irailak 10, ostirala

  • 17:00 Hitzaldia: Etienne Rousseau-Plotto organista eta "Stravinsky en Biarritz" liburuaren egilearen hitzaldia. Non: Silhouette hotela.
  • 20:00 Dokumentala: Moi Sisyphe. Non: Royal zinema.

Irailak 11, larunbata

Irailak 12, igandea

Irailak 13, astelehena

Irailak 14, asteartea

Irailak 15, asteazkena

Irailak 16, osteguna

Irailak 17, ostirala

Irailak 18, larunbata

Irailak 19, igandea

 

Talde eta konpainiak

Cie Balkis Moutashar: De tête en cape. Noiz: Irailak 11, 11:00. Non: Koliseoa

Malandain Ballet Biarritz: Entsegu publikoa. Noiz: Irailak 11, 12:30. Non: Jardin publikoak

Node: Transito. Noiz: Irailak 11, 15:00. Non: Bellevue plaza.

Maritzuli: Gauargi. Noiz: Irailak 11, 17:00. Non: Biarritzeko Historia Museoa

Kukai: Gauekoak. Noiz: Irailak 11, 19:00. Non: Kasinoko antzokia.

Malandain Ballet Biarritz: Le Sacre du printemps et l’Oiseau de feu. Noiz: Irailak 11, 21:00. Non: Gare du midi antzokia. 

Maritzuli: Dantzaz ele. Noiz: Irailak 12, 11:00etan (frantsesez) eta 16:00etan (euskaraz). Non: Baionako Katedraleko klaustroan.

Horizon Danse: Séquences. Noiz: Irailak 12, 12:15. Non: Kasinoko esplanada.

Led Silhouette: Errata natural. Noiz: Irailak 12, 14:30 eta 15:30. Non: Bellevue plaza.

Christine Grimaldi konpainia: A la plaisance. Noiz: Iraialk 12, 16:00. Non: Santa Eugenia kripta.

Cie Ecrire un mouvement – Thierry Escarmant: Ruin Porn Body. Noiz: Irailak 12, 17:00. Non: Michel Portal antzokia.

Cie Hors-Série- Hamid Ben Mahi: Chronic(s)2. Noiz: Irailak 12, 19:00. Non: Koliseoa.

Dantzaz: Ballet Mécanique & Walls & Fossile. Noiz: Irailak 12, 21:00. Non: Kasinoko antzokia.

 

Ballet Preljocaj: Ensegu publikoa. Noiz: Iraialk 13, 12:30. Non: Jardun publikoak.

Hervé Robbe & l’Ensemble Cairn: Sollicitudes. Noiz: Irailak 13, 19:00. Non: Garmaritz salan.

CCN de la Rochelle – Cie Accrorap – Kader Attou: Symfonia Piesni Zalosnych. Noiz; Irailak 11, 21:00. Non: Angeluko Quintau antzokia.

Elirale: O!. Noiz: Irailak 13, 17:30 eta 19:00. Irailak 14, 17:30 eta 19:00. Irailak 15, 11:00, 16:00 eta 18:00. Irailak 16, 17.30 eta 19:00. Non: Alsace frontoia.

Affari Esteri: Racconti. Noiz: Irailak 14, 12:30 entsegu publikoa eta 19:00 ikuskizuna. Non: Kasinoko antzokian.

Ballet Preljocaj: Le Lac des cygnes. Noiz: Irailak 14, 21:00etan. Non: Gare du Midi

Attention Paillettes: First Last. Noiz: Irailak 11, 15:00. Non: Biarritzeko mediatekan.

Chrystel Guillebeaud: Ton Fémur chante. Noiz: Irailak 15, 19:00. Non: Koliseoan

Lucia Lacarra & Matthew Golding: Fordlandia. Noiz: Irailak 15, 19:00. Non: Gare du Midi.

Ballet de l’Opéra Théâtre de Metz-Métropole: Indicible Beethoven. Noiz: Irailak 16, 12:30 Entsegu publikoa eta 21:00 ikuskizuna. Non: ENtsegu pubikoa ardin publikoetan eta ikuskizuna Kasinoko antzokian.

Cie Pedro Pauwels: Playlist. Noiz: Irailak 16, 19:00. Non: Koliseoa

Bilaka: Saioak. Noiz: Irailak 17, 12:30 entsegu publikoa. eta 19:00 ikuskizuna. Non: Entsegu pubikoa jardin publikoetan eta ikuskizuna Kasinoko antzokian.

CCN de Nantes – Ambra Senatore: Il nous faudrait un secrétaire. Noiz: Irailak 17, 20:00. Non: San Luis gunea.

Amaia Elizaran: Out. Noiz: Irailak 18, 15:00etan. Non: Alsace kalea.

Organik: Irrintzi. Noiz: Irailak 18, 17:00. Non: Clemenceau plaza.

Université du mouvement: A corps battants. Noiz: Irailak 18 eta 19, 18:00. Non: Plaza Berri frontoia.

Compagnie MazelFreten: Untitled & Perception. Noiz: Irailak 18, 19:00. Non: Koliseoa. 

CCN de Nantes – Ambra Senatore: Impromptu. Non: Mauleko goiko plaza.

Sine Qua Non Art: Nos désirs font désordre. Noiz: Iraialk 18, 21:00. Non: Kasinoko antzokia.

Tremplin corps et graphique. Noiz: Irailak 18, 22:30. Non: Plaza Berri frontoia.

Martin Harriague: Itsas laminak. Noiz: Irailak 19, 10:30. Non: Hondartzan

Poisson Pilote#1: The Roots. Noiz: Irailak 19, 16:30. Non: Kasinoko patioa

CCN Ballet de l’Opéra national du Rhin – Bruno Bouché: Les Ailes du Désir. Noiz: Irailak 18, 12:30 Entsegu publikoa eta iraiak 19 21:00 ikuskizuna. Non: Entsegu publikoa jardin publikoetan Gare du Midin ikuskizuna.

Informazio gehiago: Maitaldia 2021 (PDF)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.