Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarra Kursaalen dantzatuko da gaur

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarra Kursaalen dantzatuko da gaur

2019/11/28 08:15
Lucia Lakarra Kursaalen dantzatuko da gaur

Lucia Lakarra. Argazkia: Alvaro Felgueroso

Kursaalaren 20. urteurreneko ekitaldian dantzatuko da Lucia Lakarra gaur iluntzean. Matthew Golding Kanadako dantzariarekin batera oholtzaratuko da Lakarra eta ballet klasikoan ezagunak diren Beltxarga Zuria edo Finding Light errepertorioetako piezak dantzatuko dituzte, Vivaldiren musikarekin. Emanaldiaren aurretik aitortu du Lakarrak, etxeko antzokian dantzatzeak atzerrian egiten duenak baino balio handiagoa duela berarentzat eta gau magikoa izango dela uste du. Azkenengoz aurtengo apirilaren 29an izan da Lakarra Kursaalean, Iker Murillorekin batera antolatu zuen Gure Ametsa Galan.

Iluntzeko 20:00etan hasiko da gala eta dantzariekin batera beste hainbat artista izango dira Kursaaleko auditorio nagusian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa emanaldi osoan oholtzan izango da agertokian diren artistei lagunduz. Elena Sancho sopranaoren eta Lucia Lakarra dantzariaren emanaldiekin hasiko da ekitaldia. Donostiako Orfeoi Gaztea ere eduki klasikoak jasotzen dituen lehen zati honetan ariko da. Jarraian popa eta rockaren txanda izango da Mikel Erentxun, Izaro eta Eñaut Elorrieta abeslarien eskutik. Kursaal 20 Urte Galako interprete guztiak Juan Jose Oconen zuzendaritzapean arituko dira.

Kursaal 20 Urte Gala

  • Noiz: Azaroak 28, osteguna, 20:00etan.
  • Non: Kursaal Auditorioan
  • Prezioak: 50 - 40 €, sarrerak salgai Kursaalaren webgunean.


Programa

  • Euskadiko Orkesta Sinfonikoa
  • Orfeoi Gazte
  • Juan Jose Ocon, zuzendaria
  • Lucia Lakarra, dantzaria
  • Elena Sancho Pereg, abeslaria
  • Izaro, abeslaria
  • Mikel Erentxun, abeslaria
  • Eñaut Elorrieta, abeslaria

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.