Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarra izango da Victor Ullate Ballet konpainiaren zuzendari artistiko berria

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarra izango da Victor Ullate Ballet konpainiaren zuzendari artistiko berria

2018/01/29 10:00
Lucia Lakarra izango da Victor Ullate Ballet konpainiaren zuzendari artistiko berria

Lucia Lakarra. Argazkia: Alvaro Felgueroso

Lucia Lakarrak hartuko du Victor Ullate Ballet dantza konpainiaren zuzendari artistikoaren kargua. Hamazazpi urtean Eduardo Laok izan duen ardura, datorren irailean hartuko du Lakarrak.

Dantzari bezala Ullateren konpainian hazitakoa da Lakarra, maila internazionalean sona hartu aurretik, dantza konpainia horretan eman zituen lehenengotako urratsak. Victor Ullate Fundazioak albistearen berri eman duenean, Lakarrak esan du ohore handia dela kargua hartzea eta orain arte ikasi eta ikusi duen guztia jaso eta belaunaldi berriei erakusteko momentu egokia dela iruditzen zaiola. Konpainian dantzari gonbidatu bezala ere jarraituko duela esan du.

Victor
Ullatek adierazi du Lucia Lakarrak bere konpainia zuzentzeko erronka hartzea ohorea dela berarentzat, egungo dantzaririk onenetakoa baita, ahalmen fisiko handiak eta interpretaziorako gaitasun bikainak dituena. Lao ere ilusionatuta eta hunkituta agertu da bere lana Lucia Lakarrak jarraituko duelako, lekukoa hartzeko hautagai paregabea dela dio.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.