Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarra, Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagai

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarra, Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagai

Lucia Lakarra, Vianako Printzea Kultura Sarirako hautagai

Lucia Lakarra eta Monakoko Alberto Nijinsky sarietan (2002)

Sari hauek 1990ean sortu ziren, eta aurtengo edizioan hiru alor izango dituzte: kultura, elkartasuna eta menpekotasunari arreta. Horrekin batera saria nazioartera zabalduko da aurten. Hori dela eta Mario Vargas Llosa idazlea, Placido Domingo eta Jose Carreras tenoreak, Krystian Zimerman pianista edo Richard Serra eskultorea daude, besteak beste, hautagai zerrendan. 

Sariaren helburua kultura alorreko pertsona eta erakunde esanguratsuen meritua nabarmendu eta aitortzea da. Aurkeztutako hautagaitze guztien artean, Lucia Lakarra da dantzaren alorreko bakarra. Bide batez, aipatzekoa da Lakarrak familia sustraiak dituela Nafarroan, Cintruenigon, hain zuzen ere. Lucia Lakarra - Benois de la danza 2003Aurreko hogei edizioetan inoiez ez da Vianako Printzea Sari bat dantzaren eremuan egokitu. Konpetentzia gogorra da, baina dantzari gipuzkoarrak sari-zerrenda ikusgarria du bere alde, besteak beste, Nijinsky saria (2002), Benois de la Danse dantzaren Oscarra (2003) edo Espainiako Dantzaren Saria (2005), eta besteak beste Vienako Urte Berriko Kontzertuan parte hartu du (2007) Zubin Mehtaren zuzendaritzapean.

San Persburgo-ko "Dance Open" saria eskuratu berri du Anna Pavlova oinaren erreplika bat, Natalia Makarova epamahaiko presidenteare eskutik. Lakarra poz-pozik agertu da hautagaitzarekin. Datorren maiatzaren 29an, Bilboko Euskalduna Jauregian dantzatzen ikusteko aukera izango da, Euskaldunak eta dantza 5. jaialdian, eta nork daki, ordurako Vianako Pintzea Kultura Saria bere eskutan izango den. Sari hori gipuzkoako dantzariari eman diezaioten jaso dituen babesen artean aipatzekoak dira Natalia Makarova (Prima Ballerina, Kirov Ballet eta American Ballet Theatre), Vladimir Malakhov (Berlingo Staatoper-ren zuzendaria eta American Ballet Theatre dantzari gonbidatu nagusia), Angel Corella (American Ballet Theatreko dantzari nagusia), Jose Carlos Martínez (Pariseko Operako Balleteko Étoile), Víctor Ullate maisua, Munich-eko Operako Baleta, Angel Corella Fundazioa edo Jesus del Pozo diseinatzailea. Azken honen bildumaren aurkezpenerako modelo lanak egin zituen Lakarrak.
 Lucia Lakarra - Jesus del Pozo 3

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.