Dokumentuaren akzioak
Lizartzako Ihauteriak
Horregatik nik dakarzuet Lizartzakoaren berri; interesgarri bezain politak direlako eta inon azaltzen ez direlako bertako gazte eta ez hain gazteek berreskuratzeko eta mantentzeko hainbeste lan egin ostean. Hona hemen aurtengoen programa. Eta inork informazio gehiago nahi balu idatzi eta galdetu zerbitzari bat prest dago informazioa emateko. Azaldu zaitezte Araxesen ertzera herri xehe eta ihauteri mundiala ezagutuko baituzue.
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2002
EGITARAUA
URTARRILAK 26-LARUNBATA
12:00tan urtero ohi denez 2002koihauteriei hasera emango diegu bete beharreko tramite burokratiko guztiak aurkeztu agintari zorrotzei eta txekorra aztertu ondoren gibela probatzeko aukera izango da ONDOREN Otsolar dantzari taldeak ihaueri dantza bereziak dantzatuko ditu (Lapurdikoak)
OTSAILAK 2 LARUNBATA
7:00tan dantzari, txantxo eta txistulariekin kalejira
7:30tan dantzariak ospeletik eta txantxoak eguteratik puske biltzeari ekingo zaio
9:30tan Etxezahar baserrian gosaria
12:00tan mozorroak,gurdiak eta txarangak Errotako ataritik irtengo dira
13:30tan dantzariak,txantxoak gurdiak,mozorroak eta txarangak Arrateko zubian batu eta eguerdiko kalejirari hasiera emango zaio
18:00tan kale goitik plaza aldera abiatuko dira gurdi eta mozorroak.
Plazan barre eragin edo saria irabazteko kuadrillen arteko apostuak izango dira.
21:00tan Aztiñondo sagardotegian afaria kafe eta guzti
OTSAILAK 3 IGANDEA
10:30tan txistulariek eskeinitako "Agintari doñua" entzunez dantzariak agintariak Meza Nagusirako bidea egingo dute ONDOREN Salda eta txistorrarekin hamaiketakoa eskeiniko da herriko plazan
12:00tan dantzariak kalean puske biltzen jardungo dute eta gurdi,mozorro, txaranga eta gainontzekoak kalez kale
13:00tan Lizartzako Ihauteri Dantzak plazaratuko dira 14:00etan Ihauteri bazkaria Aztiñondo frontoian eta herri giroan txekorra jateko ordua
ONDOREN Txarangak,dultzaineroak,txapelketak,dantza soka...
18:30etan Aimaritako IJITO erretzea
24:00etan kalejira ijito mozorroarekin eta "suaren bueltan ui,ui,ui..." eta ihauterien amaiera.
Dokumentuaren akzioak