Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lizarren Doinua taularatuko du Oberena Dantza Taldeak Beran

Dokumentuaren akzioak

Lizarren Doinua taularatuko du Oberena Dantza Taldeak Beran

Lizarren Doinua taularatuko du Oberena Dantza Taldeak Beran

Iaz eginiko emanaldiko argazkia

SINOPSIA:

Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik azti maltzur baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aurre egin dio. Lizar du izena eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua gal ez dezan.

Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren gaitaren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren gaitaren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira helburua lortzeko eta hainbat abentura biziko dituzte.

EMANALDIA:

Data: Azaroaren 10a

Ordua: 18:00

Takilaren irekiera: 16:00ean. Ateena: 17:30ean.

Lekua: Berako Kultur Etxea

Sarrerak: Haurrek 3€. Helduek 5€

Informazio gehiago: oberenadantzataldea.blogspot.com.es/p/lizarren-doinua.htlm

ZUEN ZAIN IZANEN GARA!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.