Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 36 taldek parte hartuko dute Lezon ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

36 taldek parte hartuko dute Lezon ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunean

2019/10/04 11:30
36 taldek parte hartuko dute Lezon ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunean

Argazkia: Ander Fernandez - Dantzan CC by-sa

Bihar, urriaren 5ean, Lezon ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Eguerdian tokian tokiko dantza taldeen emanaldiak izango dra eta talde guztien parte hartzea izango duen emanaldi nagusia arratsaldean egingo da, kalejira Lezoko kaleetan eta emanaldi nagusia 17:30etatik aurrera Karlos Saldise plazan.

Dantza errepertorioa

Bizkaiko, Nafarroako, Lapurdiko, Arabako, Zuberoako eta Gipuzkoako dantzak egingo dira emanaldi nagusian, honako dantza-segida izango da:

  • Agintariena
  • Dantzari dantza: zortzinangoa, ezpata joko txikia, makil jokua, txontxongilo.
  • Martxa, euskaldunak, sorginak, makilari, kontra-dantzak, martxa. 
  • Ahurtiko makila-dantza, makil txiki berri, Beteluren fandangoa, Lapurtar motzak, Kaxkarot martxa.
  • Uruñuelaren kontrapasa, Guardiako arku-dantza eta jota, Gesaltza Añañako Jota de la Perra.
  • Barrikada arribada, satan-dantza, aitzina pika eta godalet-dantza.
  • Gorulariak, domingilo, arku-dantza.
  • Agurra, boastitzea, zinta-dantza, ormatxulo.
  • Hegi, fandango eta arin-arina, txulalai eta larrain-dantza.

 

Talde ordezkaritza

Guztira 36 taldek eman dute izena Dantzari Egunean parte hartzeko. Ordezkaritza handiena Bizkaiak izango du, taldeen ia-erdia, 16 zehazki, bizkaitarrak izango baitira. Gipuzkoatik 7 talde izango dira, Arabatik 6, Lapurditik 3, Nafarroa Garaitik 3 eta Nafarroa Beheretik 1. Zuberoatik ez da izango ordezkaritzarik. Hona parte hartuko duten taldeak:

Bizkaia

  • Danetarako Danok Dantza taldea (Trapagaran)
  • Laguntasuna Dantza taldea (Barakaldo)
  • Trabudu Dantzari taldea (Astrabudua-Erandio)
  • Itxas Argia Dantza taldea (Getxo)
  • Gaztedi dantzari taldea (Bilbo)
  • Lora Barri Dantza taldea (Portugalete)
  • Kurutze Dantza taldea (Lezama)
  • Mendi-Harana Dantza taldea (Karrantza)
  • Zugaitza Dantza taldea (Santurtzi)
  • Eguzki Dantza taldea (Balmaseda)
  • Alkartasuna Dantza taldea (Bermeo)
  • Itxartu Dantza taldea (Algorta)
  • Gorantzaileak Dantza taldea (Sondika)
  • Etorkizuna Dantza taldea (Lekeitio)
  • Itxas Alde Dantza taldea (Bakio)
  • Salbatzaile Dantza taldea (Bilbo)

Gipuzkoa

  • Murixka Dantza taldea (Lezo) 
  • Eskola Dantza taldea (Donostia)
  • Eraiki Dantza taldea (Behobia - Irun)
  • Sustraiak Dantza taldea (Legazpi)
  • Orbeldi Dantza taldea (Usurbil)
  • Olarri Dantza taldea (Oiartzun)
  • Ereintza Dantza taldea (Errenteria)

Araba

  • Oketa Alai Dantza taldea (Zigoitia)
  • Adurtza Dantza taldea (Gasteiz)
  • Eguzkilore Dantza taldea (Gasteiz)
  • Jare Dantza taldea (Gasteiz)
  • Haize dantza taldea (Alegria Dulantzi)
  • Untzueta Dantza taldea (Laudio)

Lapurdi

  • Zirikolatz Dantza taldea (Senpere)
  • Primadera Dantza taldea (Arbona)
  • Begiraleak Dantza taldea (Donibane Lohizune)

Nafarroa Garaia

  • Oberena Dantza taldea (Iruñea)
  • Gure Txokoa Dantza taldea (Bera)
  • Ribaforadako Dantza taldea (Ribaforada)

Nafarroa Beherea

  • Bithindarrak Dantza taldea (Bithiriña)

 

Informazioa: Euskal Herriko Dantzari Eguna (Dantzagune)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.