Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lekuz Leku X. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

Dokumentuaren akzioak

Lekuz Leku X. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

2014/06/09 09:40

Ekainaren 27an eta 28an, 19:00retatik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Bere helburua: dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. Horretarako, IX. Lekuz Leku edizio honetan (DDH/CQD-rekin elkartuta egindakoan) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzarako sorketa bereziak eginda.

Herrialde ezberdinetako lanak aurkeztuko dira, esaterako: Mexikotik baina ere hurragoko beste koreografo batzuekin batera, hau da, Madril, Zaragoza edo Euskalherrikoak. Proposamen ezberdinak itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko.

  • DANTZA: Beti bezala, Abandoibarra Pasealekuko toki ezberdinetan.
  • BIDEOA: Egun bietan Topa Gunean Dantzatzen Duten Hirien sarearekin (DDH/CQD) elkarturiko Jaialdi ezberdinetako bideoekin.
  • TAILERA: Bboying (Break Dance) Tailerra / Dohanik / Interesa duten guztientzat.
  • TOPAGUNEA: egun guztietan ekitaldien ostean elkarrizketarako unea artisten eta ikusleen artean, eskuan kopa bat hartuta.


Ekainak 27 ostirala DANTZA PROGRAMA - Abandoibarra

19:00 Ertza: 4X4 (Guggenheim Museoaren Ingurua) Euskadi

19:30 Cía. Pájaro Mosca: Diagrama de la trayectoria del sistema de Lorenz (Kaia) Mexiko

20:00 Proyecto Titoyaya: Retrato de Oscar Wilde - Duet (Farola) Valentzia

20:30 Daniel Doña Cía. de danza española: Apie de calle (Guggenheim Museoaren Ingurua) Madril

21:00 Lasala: Hooked (Guggenheim Museoaren Ingurua) Euskadi

21:30 Kukai: Gelabert... eta hiru (Guggenheim Museoaren Ingurua) Euskadi

Ekainak 28 larunbata DANTZA PROGRAMA - Abandoibarra

19:30 Organik: Carneros (Guggenheim Museoaren Ingurua) Euskadi

20:00 Circle of Trust: Hip/Hop tailerra (Break dance) (Guggenheim Museoaren Ingurua) Zaragoza

20:30 Cielo Raso: Carnaval (Kaia) Euskadi

21:00 Lali Ayguade - Nicolas Ricchini: Incógnito (Guggenheim Museoaren Ingurua) Bartzelona

21:30 Circle of Trust: Motus (Kaia) Zaragoza


Ertza: 4X4

4X4 kaleko dantza ikuskizunak, umorearekin nahasten ditu 4 dantzariren trebeziak eta aldarrikapen nagusi bat: ezberdina izateko eskubidea. Abiapuntu bezela kaleko dantza borroketan pizten den lehiakortasuna hartuta, estilo ezberdinek, gora eta gora doan energia bakar baten menpe baturik, dantza zoro bat osatzen dute.  

Proyecto Titoyaya: Retrato de Oscar Wilde - Duet

Retrato de Oscar Wilde-Duet-ek antzerkigile ospetsu horren unibertsoan sartzen gaitu Gustavo Ramirezen eskutik. Mugimenduaren bidez idazlearen familia bizimoduaren uneak deskubrituko ditugu, baita Constance Lloyd emaztearekin izan zuen harreman zurrunbilotsua ere. Bi pertsonaia hauek lagunduko ditugu beren topaketa eta haserrealdietan, eta bien artean sortzen den tentsioan ikusi ezin duguna, baina intuitzen duguna dabil airean: hain zuzen ere, Wildek Lord Alfred Douglas bere amorantearekin zuen harreman paraleloa. Ez dagoen pertsonaia hori hirukiaren hirugarren erpina da, horrekin batera Wildek edertasunari dion mirespenak eta bere ikuspegi artistiko bereziak, piezaren garapenaren puntu garrantzitsuetako batzuk osatzen dituzte.

Cía. Pájaro Mosca: Diagrama de la trayectoria del sistema de Lorenz

Sistema egonkor batek denboran zehar puntu batera, edo orbita batera, jotzen du, bere dimentsioaren arabera. Sistema ezegonkor batek erakarleei ihes egiten die. Eta sistema kaotiko batek bi jokabideak erakusten ditu. Sistema ezegonkor baten ezaugarririk nagusietako bat da hasierako baldintzen menpekotasun handia duela. Sistema kaotikoen kasuan, baldintza horietako gutxieneko ezberdintasunaren ondorioz, sistemak modu erabat desberdinean eboluzionatzen du. 

Daniel Doña Cía. de danza española: Apie de calle

Ikuskizun didaktiko eta interaktibo honen helburua da kaleko eta familiako publikoa gerturatzea dantza espainiarrera eta flamenkora, publiko berriak dinamizatzeko eta sortzeko xedez. Normalean adin ezberdinetako jendea ez da dantzaren munduarekin erlazionatzen ezjakintasunagatik, edo lotsarengatik besterik gabe, eta horregatik erabiliko dugu jolasa topaketa interaktibo honen oinarrizko elementu gisa. Herri jolasak erabiliko dituen proposamen ludiko honen bidez koreografia bat osatzen duten elementu ezberdinak garatuko dira: Psikomotrizitatea, erritmoa, adierazgarritasuna, koordinazioa, gorputz memoria, espazioarekiko harremana, emozioak...

Lasala: Hooked

Hooked-ek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.

Organik: Carneros

Pieza koreografiko hau herri-kiroletako modalitate batean oinarrituta dago: ardi arren topekan. Espezie honetako bi animaliek duten borrokatzeko modutik abiatuta, aurrez aurre jarrita, atzera eginda bultzatzeko, burua jaitsi, adarrak igo eta borrokan hasten direnean, gogoeta egitea proposatzen dizuegu afizio honek sortzen duen dibertimendua dela eta. Zer gertatuko litzateke gutarikoren bat bat-batean ahari bihurtuko balitz, eta inguruan buru-belarri apustua egiten dabiltzan guztien begiradak sentituko balitu…?

Cielo Raso: Carnaval

Kale festarik biribilena, iradokitzailea, desfilerik herrikoiena sinkronizatua, sofistikatua, dantzatua, sanbatua, sortzailea, ederra, arriskutsua, erotzekoa… Indar garaitzaile baten modura hasten da, parte hartzen duenaren, publikoaren errealitatea eraldatuz, gorputza adierazpen, plazer, edertasun edo isekagarriaren tresna bakarra bilakatzen da. Sexualitatea biluztu egiten da, askatu egiten da, gozatu egiten da, luxuria, zeloak, egarria, indarkeria harrotzen ditu. Urakana hasi da eta kaleak suntsitu ditu... eta igarotakoan zero eremua sortu da, orgasmoa amaitu da. Gune errea, zikina, konfetiak, lumak eta orain kontatzeko aukera dagoen istorioren bat. 

Lali Ayguade - Nicolas Ricchini: Incógnito

Duo hau gorputzean zentratzen da, bere fisikotasunean eta bertutetasunean bere abstrakzioarekin. Izaki kontzientziadunak eta adimendunak izan arren, ezin dituzu zenbait gauza azaldu. Inguratzen gaituen guztiak sistema bat dauka. Sistema oso konplexua gara eta batzuetan emozioek eta sistemek talka egiten dute. Giza itxura miresgarriaren atzean interkonektatuta dagoen makineria baten unibertso ezkutua dago. 200 gramoko burmuina dugu, unibertsoak aurkitu duen materialik konplexuenez osatua. 

Kukai: Gelabert... eta hiru

Gelajauziak ikuskizunak bi dantza sozial hartzen ditu oinarri. Alde batetik, jauziak. Lapurdin jatorria duen eta egun euskal herri osoan zabaldu eta errotua dagoen dantza sorta. Borobilean egin ohi dira eta pauso katalogo baten inguruan sortzen dira jauzi ezberdinak. Bestetik, Soinu zaharrak neurri jakin baten gainean egiten diren koreografiak dira, beti ere gipuzkoako urratsak erabilita. Bi dantza hauek oinarri hartuta, Cesc Gelabert koreografo haundiak, Gelajauziak pieza koreografikoa sortu zuen, tradizio haundiko dantzak garaikidera birmoldatuz. Eta ondoren, lan horretatik abiatuz, GELABERT… ETA HIRU! kalean egiteko pieza sortu zuen.

Circle of Trust: Motus

"Motus", Circle of Trust konpainiaren azken ekoizpenaren zatia, Logela Multimediarekin. Jordi Vilaseca dantzari eta koreografoaren zuzendaritza artistikoaren pean. Bihotza, gure emozioen erdigunea, abiapuntua da obraren garapen metaforikorako: Norbanakoak bizitako egoerek taldea osatu eta horretan eragiten dute, hobetzeko grina maila pertsonalean eta taldean, eboluzioa esfortzuaren bitartez, lankidetzaren bitartez...


Informazioa: Lekuz Leku

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.